KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Mapa kontzeptualak sortu
CmapTools. Bestelako eragiketak
10 de 27
0%

CmapTools. Bestelako eragiketak

CmapTools-ekin elkarlana

CmapTools programaren ekarpen handienetako bat elkarlanean, sarearen bidez, mapa kontzeptualak sortzeko aukera da. Aukera honek CmapTools programa hain espezializatuak ez diren beste programetatik ezberdintzen du, aurkezpen-editoreetatik edo testu-prozesadoreetatik esaterako. Elkarlana era sinkronikoan edo asinkronikoan egin daiteke.

  • Elkarlanean lan bat hasteko, lehenbizi gure Cmap-a leku publiko batean gorde behar dugu:

  • Leku publikoan gorde dugunean, lanerako leihoaren goiko aldean dagoen botoian klik egin beharko dugu. Botoi horrek elkarlan sinkronikoa gaitzen du:

Erabiltzaile bat, urrutiko ordenagailu batetik, sortzen ari garen Cmap-era sartzen saiatzen denean, leiho bat irekiko zaigu eta elkarlan sinkronikoa nahi dugun galdetuko digu:

  • Elkarlanean aritu aukera hautatu besterik ez dugu, eta une horretatik aurrera bi erabiltzailek batera lan egin dezakete Cmap berean.

Cmap-a irudi gisa esportatu

  • Baliteke, uneren batean, Cmap-a irudi gisa esportatu nahi izatea, ondoren inprimatzeko, testu batean txertatzeko edo aurkezpen batean erabiltzeko. Horretarako, Fitxategia - Cmap Irudi gisa esportatu ibilbidea jarraitu behar dugu:

Leiho berri bat zabalduko da eta irudia gorde nahi dugun direktorioa hautatu beharko dugu, baita formatu-mota ere. Formatu ohikoena JPEG da, baina bereizmen gutxiagoko formatuak ere erabil ditzakegu, BMP edo PNG kasu. Irudia hautatutako formatuan gordeko da eta beranduago erabili ahal izango dugu.

CmapTools desinstalatzea

  • CmapTools programa desinstalatzeko, programa dagoen karpetara joan eta Uninstall CmapTools sakatu behar dugu:

Praktikan jartzeko...

Hemen duzu deskarga, instalazioa eta oinarrizko erabilera CmapTools-aren prozesua ikusteko bideo bidezko tutoretza.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Elkarlana gaitu

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest