Xmind. Erabiltzeko adibideak eta oinarrizko eragiketak
                  	
                  		Mapa kontzeptual bat sortu Xmind-ekin
                  Jarraian, Xmind programaren funtzionamendua ikusteko, mapa kontzeptual
                  bat sortuko dugu. Lehenik, kontzeptu berri bat sartu behar dugu. Horretarako, lan-eremuko erdiko punturen batean klik bikoitza
                  egin eta beharrezko informazioa idatziko dugu:
                  
                  Nahi dugunean kontzeptuaren formatua alda dezakegu. Formatuaren menuan, behean eskuinaldean, aukera
                  guztiak aurki ditzakegu, letraren tamaina, letra-tipoa edo testuaren lerrokatzea esaterako. Xmind programak
                  letra-tipo ugari ditu, gure lanari itxura atseginagoa emateko. Bestalde, kontzeptuen atzeko irudiaren kolorea alda dezakegu.
                  		
                  		Gainera, Markers leihoan klik egiten badugu, gure kontzeptuei ikusteko informazioa gehitzeko
                  balio duten ikur asko aurkituko ditugu, adibidez, aurpegiak, banderak, koloretako zenbakiak eta izarrak: 
                  		
                  		
                  		  - 
                  		    
Bigarren mailako kontzeptuak gehitzeko eta haien artean loturak ezartzeko, saguaren eskuineko botoia
                  erabiliko dugu. Kontzeptu nagusira joan, eskuineko botoian klik egin eta, goitibeherako menuan, 
Insert eta Subtopic sakatuko ditugu.
 
                  		   
                  
                  		Eragiketa honen bidez, lehenengo kontzeptuarekin lotura duen eta ordena hierarkikoan azpitik joango den
                  bigarren kontzeptu bat sortzeko aukera izango dugu. Bigarren mailako kontzeptuak sortzeko beste era nahiko erraza, Tabulatu
                  teklarekin egitea da. Tekla hori sakatzen dugun bakoitzean, lehenengo kontzeptuari lotuko zaion beste bat agertuko da. Eragiketa
                  hori lau aldiz errepikatuz eta dagozkion kontzeptuak sartuz, ondoko emaitza lor dezakegu:
                  		
                  		
                  		  - 
                  		    
Noski, nahi dugunean eskemaren egitura alda dezakegu. Horretarako, kontzeptu nagusiaren gainean eskuineko
                  botoiarekin klik egin eta, jarraian, Structure sakatu.
                  		   
                  
                  		Gure ideiara hoberen moldatzen den eskema aukera dezakegu. Xmind programak hamabi eskema-mota
                  ditu. Adibidez:
                  		
                  		Xmind programaren abantailetako bat, antzerako ezaugarriak dituzten
                  beste programen aldean, kontzeptuak automatikoki banatzen direla da eta, beraz, eskemaren aurkezpena beti ezin hobea izango
                  da.  Bestalde, programak kontzeptu bakoitzak duen leku hierarkikoa antzematen du eta, guri lana errazteko asmoz, letra-tamaina
                  moldatzen du. Adibidetik abiatuz, lau kontzeptu gehiago sar ditzakegu. Ikus dezagun emaitza: