DIA. Bestelako eragiketak
                  	
                  		Dia-rekin irudiak txertatu
                  
                  
                  		
                  		  - 
                  		    
Jarraian, lan-eremuan, irudia izango duen figura marraztuko dugu. Figuraren barnean, eskuineko
                  botoiarekin klik egin eta Propietateak... aukera hautatuko dugu. Irekiko den leihoan Nabigatu botoian
                  klik egingo dugu:
                  		   
                  
                  		
                  		
                  		  - 
                  		    
Nabigazio-leiho bat agertuko da. Txertatu nahi dugun irudia dagoen karpeta ireki behar dugu, irudia
                  
hautatu eta Ireki sakatuko
                  dugu:
 
                  		   
                  
                  		
                  		Propietateen laukiaren barnean, irudiaren itxura hobetzeko beste aukera batzuk
                  hauta ditzakegu. Adibidez, ertza txertatu eta kolorea alda diezaiokegu. Edo, bestela, jatorrizko irudiaren proportzioak manten
                  ditzakegu. 
 
                  		Geruzak txertatu
                  		Dia programak, antzerako ezaugarriak dituzten beste programen aldean, lan bat hainbat geruzatan zatitzeko
                  aukera ematen du. Geruza bakoitza parrillari gainjartzen zaion orrialde bat bezala da. Geruzei esker, objektuak taldeka ditzakegu
                  eta gure lana hobe antola dezakegu. Fitxategi beraren barnean geruza mota asko egon daitezke. 
                  		
                  		
                  		
                  		
                  		
                  		Lan bat geruzatan banatzen badugu, elkarren artean independente samarrak
                  diren diagrama ezberdinak sortzeko aukera izango dugu. Fitxategi berean hainbat pertsonen lanak gorde nahi baditugu, geruzak
                  sor ditzakegu.