CmapTools. Deskarga eta instalazioa
Ikus dezakegunez, instalatzeko prozesuan aurrera egin ahala, osatzen goazen pausoak berdez margotzen
dira. Hurrengo leihoan instalazioaren direktorioa hautatzeko eskatzen digu. Besterik adierazi ezean: C:\Program Files\IHMC
CmapTools.
-
Instalazio aurreratua aukeratu ez badugu, irekiko den hurrengo leihoa instalazioaren xehetasunen
laburpena izango da eta, bertan, produktuaren izena, instalazioaren direktorioa, abio azkarreko karpeta eta behar duen diskoaren
espazioa zehaztuko dira. Dena zuzen badago, Install botoia sakatuko dugu.
Beste sistema eragileetan instalatzea
CmapTools Windows ez den beste sistema eragileentzat ere eskuragarri dago. Beste sistema
eragileetako instalazioa, Mac eta Linuxena esaterako, ez da Windowsen instalazioaren oso ezberdina. Instalazioaren hasieran,
gure sistema eragilea hautatu beharko dugu eta, jarraian, pantailan agertuko zaizkigun jarraibideak pausoz pauso jarraitu
beharko ditugu.