KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Mapa kontzeptualak sortu
Ibilbidea
1 de 27
0%

Ibilbidea

Zer egingo dugu?

Kapsula-lantegi honetan, mapa kontzeptualak sortzen lagunduko diguten hiru programa ezagutuko ditugu, ordenagailu baten eta sarera konexioaren laguntzaz.

Mapa kontzeptuala, ezagutzaren irudikapen grafikoa eskaintzen duen teknika da. Azaletik, mapa kontzeptuala ondoko hau dela esan dezakegu:

  • Ikasleei ikasten eta irakasleei ikasteko materialak antolatzen laguntzen dien estrategia.

  • Erabiltzen ari den ikasteko materialaren ulermena errazten duen metodoa.

  • Ikasitako kontzeptuen laburpen eskematikoa eta hierarkizatua aurkezteko aukera ematen duen baliabidea.

Kapsula-lantegi honetan hiru tresna ezberdin aurkeztuko ditugu: CmapTools, Xmind eta Dia. Tresna hauek hainbat ezaugarri berdin dituzte, eta beste batzuk espezifikoak dira. Gure beharren eta gustuen arabera, hoberen datorkiguna hauta dezakegu.

Mapa kontzeptualak beste programekin egin ohi dira, aurkezpen-editoreekin edo testu-prozesadoreekin kasu. Programa hauek arazo bat dute: ez dira oso malguak. Kapsula-lantegi honetan aurkezten ditugun tresnak bereziki mapa kontzeptualak sortzeko diseinatuak daude: maneiagarriagoak dira eta emaitza hobeak eskaintzen dituzte.

Zein dira jarraituko ditugun pausoak?

Aplikazio horietako bakoitza ondoko eduki-egitura jarraituz aurkeztuko dugu:

  • Deskribapena eta funtzionaltasun nagusiak.

  • Instalazioa eta deskarga / Web kokapena.

  • Erabiltzeko adibideak eta oinarrizko eragiketak.

  • Bestelako eragiketak.

  • IKT hiztegia (beharrezkoa denean).

Nola aurkeztuko dizkizuegu materialak?

Kapsula-lantegiko edukiekin, lanerako hainbat aukera eskaintzeko helburuarekin, formatu desberdinak erabiliko ditugu:

  • PDF formatuko material guztiaren bertsio inprimagarria.

  • Bertsio elektronikoa WEB formatuan.

  • Sailetako batzuen bideo bidezko tutoretzaren bertsioa.

Has gaitezen!

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest