Zer da CmapTools?
                  	
                  
                  Ikasiko dugun lehen programa CmapTools izango da. CmapTools Windows,
                  Linux eta Mac sistema eragileetan ongi funtzionatzen duen programa askea da. Programa hau Floridako Institute for Humane
                  & Machine Cognition, ospetsuak garatu du. Programaren garapenaz arduratu den taldean Joseph D. Novak, ikertzaile
                  ospetsua dago, mapa kontzeptualen aita, hain zuzen ere. 
                   CmapTools ikastetxeentzat eta irabazi-asmorik gabeko elkarteentzat doako programa da.  Programa hainbat
                  hizkuntzetara itzuli da, horien artean gaztelaniara, katalanera eta euskarara. 
                  		Bere ezaugarri nagusien artean hauek aipa ditzakegu:
                  		Edozein motatako mapa kontzeptualak sortzeko eta objektuen artean loturak zehazteko aukera ematen du.
                  		- 
                  		  
Kontzeptuei audioa, bideo edo testu-baliabideak, besteak beste, txerta daitezke.
                  		  Cmaptools programarekin sortutako mapak hainbat formatutan esporta daitezke, grafikoa, PDF
                  edo web-orria kasu.
                  		Interneten elkarlan bidezko lana ahalbidetzen du eta, horrela, hainbat pertsonek mapa kontzeptual bat sor dezakete
                  aldi berean.