DIA. IKT hiztegia
GNOME proiektua: Unix sistema eragilerako eta Unixen
eratorriak direnetarako, GNU/Linux edo Solaris kasu, mahaigain-ingurunea da; software askea dira guztiz.
GNOME proiektuak leihoen kudeatzaile intuitiboa eta erakargarria du eta sinpletasuna eta eraginkortasuna
azpimarratzen ditu. GNOME proiektuaren beste helburuetako bat erabilerraztasuna bermatzea da, ezagutza tekniko handirik ez
duten edo minusbaliotasun fisikoak edo psikikoak dituzten erabiltzaileek ere erabil dezaten.