DIA. Deskarga eta instalazioa
Dia programa Linux ingurune baterako garatua izan dela kontuan izanik, programa deskargatzeko
eta sistema eragile horretan instalatzeko prozesua labur azalduko dugu. Ondoren, prozesu bera Windowserako ikasiko dugu.
Deskarga eta Linuxen instalatzea
-
Dia Linuxen instalatzeko, edozein banaketa dugula ere (Ubuntu, Edubuntu, Debian...),
Aplikazioak, Osagarriak eta Terminala lekuetara joango gara:
-
Ireki berri dugun Terminalean ondoko kode hau idatziko dugu: “sudo apt-get install dia” eta, jarraian,
Return sakatuko dugu. Terminalak administratzailearen pasahitza eskatuko digu. Pasahitza sartu ostean, pantailan
agertuko ez zaiguna, berriz Return sakatuko dugu.
Programa deskargatu eta automatikoki gure ordenagailuan instalatuko da. Dia menu nagusian
aurkituko dugu, Aplikazioak-Grafikoak-Dia jarraituz: