DIA. Erabiltzeko adibideak eta oinarrizko eragiketak
-
Hainbat objektuen formatua aldi berean aldatu nahi badugu, eraginkortasuna handiagotzeko asmoz,
Shift botoia sakatuta mantendu eta saguaren ezkerreko botoiarekin objektuak hautatuko ditugu. Hautatutako
objektuek beren inguruan lauki berdeak izango dituzte eta horrela, beste objektuengandik ezberdinduko ditugu:
-
GNOME-ren gehiengo programen antzera,
Dia programak gure lanak pertsonalizatzeko
aukera asko ematen dizkigu. Adibidez, laukien kanpoan ere testua idatz dezakegu. Horretarako, menuan dagoen
testu-tresna hautatuko dugu:
Dia-rekin lan bat gorde
Irekiko den leihoan gure lanari izena eman eta Gorde sakatuko dugu. Besterik
adierazi ezean, Dia programak fitxategi guztiak System32 karpetan gordetzen ditu. Bilatu beste
karpetak botoian klik egiten badugu, beste kokaleku bat aukera diezaiokegu. Dia programak, diskoan
lekua aurrezteko asmoz, fitxategiak konprimitzeko aukera ematen digu. Aukera ona da, sortzen ditugun mapetan informazio asko
badago.
Dia-rekin lan bat ireki
-
Aurretik gordetako lan bat irekitzeko, menu nagusiko Fitxategia hautatu eta, jarraian,
Ireki sakatuko dugu: