KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Mapa kontzeptualak sortu
Xmind. Bestelako eragiketak
17 de 27
0%

Xmind. Bestelako eragiketak

Xmind-ekin loturak marraztu

Nahi dugunean kontzeptuen artean loturak ezar ditzakegu: Bi modutan egin dezakegu hori. Lehenengoa, CTRL-L sakatuz. Bigarrena, eskuineko botoiarekin kontzeptuaren gainean klik eginez eta Insert- Relationship ibilbidea jarraituz. Lerro etena agertuko da, kontzeptu nagusitik lotura ezarri nahi diogun kontzeptura arte eta guk zuzendu beharko dugu harantz.

Lauki urdinean bi kontzeptuen artean ezartzen den harremana idazteko aukera dugu.

Interneten mapa kontzeptualak partekatzea

Xmind programaren bidez, gure lanak Internetera igo ditzakegu eta, horrela, edonork ikus ditzake. Xmind programaren doako bertsioan, gure mapa kontzeptualak argitaratu eta deskarga ditzakegu. Bertsio Profesionalean, igotzeaz gain leku pribatu batean manten ditzakegu eta, beraz, pertsona jakin batzuek baino ezingo dituzte ikusi. Nolanahi ere, igotzen ditugun fitxategi guztiak Xmind programaren web-orrialdean erraz aurki ditzakegu.

  • Fitxategi sarera igo nahi badugu, goiko menuan dagoen goranzko gezi horian klik egin beharko dugu:

  • Leiho bat irekiko da eta bertan igotzeko aukerak hauta ditzakegu: publiko eta deskarga daitekeena, publikoa edo pribatua (bertsio Profesionala dutenentzat):

  • Lana identifikatzeko deskribapen txiki bat idatz dezakegu. Gainera, Thumbnail leihoan, irudi adierazgarri bat aukera dezakegu. Fitxategia igotzeko, Upload botoian klik egin beharko dugu. Fitxategia zuzen igo bada, ondoko leihoa agertuko zaigu:

  • See it Now! botoia sakatuz fitxategia Xmind-en web-orrialdean ikusteko aukera izango dugu.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest