CmapTools. Erabiltzeko adibideak eta oinarrizko eragiketak
                  	
                  		Mapa kontzeptual bat sortu CmapTools-ekin
                  Jarraian, CmapTools programaren erabilera ikusiko dugu adibide baten bidez, “Hortzak”
                  kontzeptua ardatz harturik mapa kontzeptual bat sortuko baitugu. Dakigun bezala, hortz mota ezberdinak daude: ebakortzak,
                  betortzak, aurreko haginak eta atzeko haginak. Badakigu ere hortz mota bakoitzak funtzio espezifiko bat duela: moztea, urratzea
                  eta xehatzea. Ikus dezagun, oinarrizko informazio honetatik abiatuz, nola sor dezakegun mapa kontzeptuala CmapTools
                  erabiliz.
                  		
                  		| 
                  		 | 
                  		 | 
Behean, eskuinaldean dagoen ikonoak laukia handitu edo txikitzeko balio digu. 
                  		 | Laukiaren gainean dagoen ikonoak beste kontzeptuekin loturak ezartzeko balio digu. 
                  		 | 
                  		
                  		 
                  		  
                  		    - 
                  		      
Agian, sortu dugun kontzeptua txikiegia delakoan gaude. Formatuak-Estiloak
                  menuan, nahi dugunean kontzeptuen formatua alda dezakegu: letra-tipoa, kolorea edo, noski, tamaina. Horrela, kontzeptu batzuk
                  besteen gainetik ipin ditzakegu, edo gure Cmap-ari itxura ederragoa eman:
                  
                  
                  		      
                  		     
                  
                  	    Letra-tipoa eta tamaina aldatuz ondoko emaitza lor dezakegu:
                  		CmapTools, programarekin gure lehen kontzeptua sortu dugu, orain kontzeptu berriekin
                  loturak ezar ditzakegu. Mapa kontzeptuala horixe da, kontzeptuen arteko harreman-multzoa. Beraz, kontzeptuak lotzea izango
                  da CmapTools programarekin gehien erabiliko dugun funtzioetako bat.
                  		
                  		  - 
                  		    
Kontzeptu berri bat sortu behar dugunean, kontzeptu nagusi batetik abiatuta egingo dugu. Lehenengo
                  kontzeptuaren gainean dauden gezietan klik egin, arrastan eraman eta kontzeptu berria kokatu nahi dugun 
puntura joango gara :
 
                  		   
                  
                  		Erdiko laukiak bi kontzeptuen arteko lotura adierazten digu. Beheko laukia kontzeptu berria da. Orain, informazioa sartzea
                  eta dagokion moduan antolatzea besterik ez da egin behar. Lehenbizi, hortz mota ezberdinak sartuko ditugu: