Xmind. Bestelako eragiketak
Xmind programak aukera ugari ditu, pixkanaka aztertzen joan gaitezkeenak.
Xmind programak ordenagailuko beste programa eta funtzionaltasunekin integrazio paregabea du eta horrek Xmind
antzerako aplikazioetatik argi eta garbi bereizten du. Gidaliburu honetan maiz erabiliko ditugun oinarrizko eragiketa batzuk
bakarrik erakutsiko ditugu.
Kontzeptu bati baliabideak gehitu
-
Mapa kontzeptual bat sortzen dugunean, askotan irudiz edo soinuz lagundu nahiko dugu. Ikus dezagun,
adibidez, nola txertatu irudi bat kontzeptu bati. Lehenbizi, ezkerreko botoiarekin osatu nahi dugun kontzeptua hautatuko dugu.
Kontzeptua kolorezko lauki baten barnean agertuko da:
Berehala irudia kontzeptuaren parte izatera pasako da:
Kontzeptu bati hiperesteka gehitu
-
Xmind programak web-nabigatzailea darama eta, beraz, sareko edukiek gure mapa kontzeptualak
oso erraz osa ditzakete. Gure kontzeptuetako bati hiperesteka gehitu nahi badiogu, lehenbizi web-helbidea kopiatu beharko
dugu. Ondoren, goiko menuan dagoen Hiperesteka botoia hautatu behar dugu:
-
Leiho berri bat irekiko da eta, bertan, gehitu nahi dugun hiperesteka sartu behar dugu. Leiho honetatik
beratik, gure ordenagailuan dauden eta lanean txertatu nahi ditugun beste fitxategi batzuk ere txerta ditzakegu, testu-prozesadore
bat edo aurkezpen-editore baten dokumentuak esaterako. Hiperesteka itsatsi ostean, Ok sakatuko dugu:
Hiperesteka txertatzen badugu, kontzeptuaren alboan munduko bola itxurako ikono txiki bat agertuko dela antzemango dugu:
Ikonoa sakatzen badugu, Xmind programari atxikitako web-nabigatzaile bat irekiko da eta
txertatu dugun web-orrialdera zuzenduko gaitu: