Programa Windowsen instalatzeko, lehenbizi, web-orriald honetara joango gara:http://dia-installer.de/. Pantailaren erdian fitxategi exekutagarria
deskargatzeko botoia aurkituko dugu.
Fitxategia deskargatzeko, botoia klikatuko dugu. Fitxategi arina da, 18 Megataakoa eta mahaigainean edo
deskargen karpetan gordeko dugu:
Deskarga amaitutakoan, fitxategi exekutagarria dagoen karpetara joango gara. Eskuineko botoiarekin
hautatu eta Ireki sakatuko dugu:
Instalatzeko programa hasiko da. Jarraian, pantailan agertuko diren pausoak jarraitu beharko ditugu.
Lehenbizi, hizkuntza hautatuko dugu eta
Ok sakatu.
Lizentzia-akordio bat agertuko da. GNU lizentzia bat da eta, beraz, programa mugarik gabe kopiatu,
banatu eta alda dezakezu. Hurrengoa hautatuko dugu:
Jarraian, gure ordenagailuan instalatuko diren edukiak hautatu beharko ditugu. Besterik adierazi
ezean, programak Dia eta bere itzulpenak instalatuko ditu. Leihoak, programa instalatzeko gure disko gogorrean
65 Mega libre izan behar ditugula esango digu. Hurrengoa hautatuko dugu, ados bagaude:
Instalazioa hasi baino lehen, azken leihoan, programak Dia kokatu nahi dugun lekua
galdetuko digu. Besterik adierazi ezean: C:\Program Files\Dia. Aztertu hautatzen badugu, kokapena
alda diezaiokegu. Ados bagaude, Instalatu sakatuko dugu:
Instalazioa zuzen egin bada, leiho informatibo bat irekiko da. Dia exekutatu
aukera hautatuko dugu, jarraian, instalaziotik irteteko Amaitu eta, horrela, Dia abiaraziko
dugu: