CmapTools. Erabiltzeko adibideak eta oinarrizko eragiketak
CmapTools programan sartzen garen lehen aldian, gure datuekin bete behar dugun formulario
bat agertuko zaigu: izena, elkartea, posta elektronikoa, erabiltzailearen identifikazioa eta pasahitza. Garrantzitsua da pasahitza
leku seguruan idaztea, bestela programa blokeatu eta berriz instalatu beharko dugu.
Formularioa bete ostean, bi leiho irekiko zaizkigu, hemendik aurrera erabiliko ditugunak. Lehenengoak,
Bistak izenekoak, lanean ari garen proiektuak kudeatzeko balio digu:
Ezkerreko menuak gure ekipoan dauden mapa kontzeptualak, besteekin sarean
partekatzen ditugunak, gogokoenak eta azkenaldian erabilitako mapa kontzeptualen historiala
ditu.
CmapTools programa abiatzean irekitzen den bigarren leihoa izenik gabeko proiektua da,
bertan gure lehen mapa kontzeptuala egiten has gaitezke. Leiho honen goiko menua oinarrizko beste ofimatika-programen gehiengoaren
antzerakoa da. Laguntza menua oso garrantzitsua da, batez ere CmapTools programa asko ezagutzen
ez dutenentzat. Sarera konexioa badugu, Laguntza botoian klik egiten badugu, CmapTools programarekin
lehen pausoak emateko erabilgarri izango zaigun informazioa aurkituko dugu.