KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Mapa kontzeptualak sortu
DIA. Erabiltzeko adibideak eta oinarrizko eragiketak
23 de 27
0%

DIA. Erabiltzeko adibideak eta oinarrizko eragiketak

Dia programa abiaraztean, lauki urdin txikiak dituen parrilla bat aurkituko dugu. Hori izango da lanerako leiho nagusia. Hor marraztuko ditugu gure diagramak eta mapa kontzeptualak. Ikus dezakegunez, parrillaren gainean eta azpian, gure kokapena adierazten duten geziak mugitzen dira.

Parrillaren ezkerraldean, gure diagramak sortzeko erabiliko ditugun tresnak daude. Bi tresna-mota daude: arruntak eta bereziak. Tresna arruntak beti daude ikusgai. Horien bidez honakoa egin dezakegu: lerroak sortu, objektuak mugitu, testua txertatu, etab.

Ohiko tresnen azpi-azpian tresna bereziak aurki ditzakegu. Besterik adierazi ezean, fluxu-diagramaren tresna bereziak baino ez zaizkigu agertuko. Hala ere, goitibeherako menuan klikatuta mantentzen badugu, agian gure beharretara hobe moldatzen diren beste hainbat tresna aurki ditzakegu: zirkuituak, sareak edo puzzlean sortzeko tresnak.

Azkenik, goiko aldean menu nagusia aurkituko dugu:

Mapa kontzeptual bat sortu Dia-rekin

  • Jarraian, mapa kontzeptual bat sortuko dugu Dia programarekin. Hasteko, saguaren ezkerreko botoiarekin tresna egokia hautatuko dugu:

  • Jarraian, parrillara joan eta laukizuzen bat marraztuko dugu. Ezkerreko botoia sakatuta mantentzen badugu, poligonoa handiagotu edo txikiagotu dezakegu. Nahi dugunean irudia beste leku batera eraman dezakegu. Saguaren ezkerreko botoia sakatu eta irudia arrastan eramatea besterik ez dugu.
  • Orain, sortu berri dugun laukizuzenean testua txertatu behar dugu. Tresna-menuan, testua editatzeko ikonoa hautatuko dugu saguaren ezkerreko botoiarekin sakatuz:

  • Testua txertatu dugunean, Dia programarekin gure lehen kontzeptua izango dugu:

Nahi dugunean objektuen formatua alda dezakegu, gure lanari itxura atseginagoa emateko. Irudiaren barnean saguaren eskuineko botoiarekin klik egin eta Propietateak... hautatzen badugu, besteak beste, lerroaren zabalera, betegarriaren kolorea edo letraren tamaina alda ditzakegu.

Ondoko emaitza hau lor dezakegu, adibidez, estetikoki zainduagoa dena:

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Menú principal

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest