DIA. Deskripzioa eta funtzionalitate nagusiak
Dia diagramak eta mapa kontzeptualak sortzeko aplikazio informatikoa da. Kode irekiko
aplikazioa da,GNOME proiektuaren barnean garatutakoa. GNOME proiektuko beste aplikazio guztien antzera,
Dia programa intuitiboa eta arina da, sinpletasuna eta eraginkortasuna azpimarratzen dituena. Programa hau
erabiltzeko ez da indar handiko ordenagailurik, ez eta ezagutza tekniko handirik behar.
Programa hau Visio, Microsoften programaren alternatiba aske eta doako gisa garatu
zen. Dia programak Visiorekin egindako lanak irekitzeko eta emaitza berberak errepikatzeko aukera ematen
du.
Dia era modularrean egina dago, pakete ezberdinak baititu beharren arabera: Entitate/erlazio
diagramak, fluxu-diagramak, sare-diagramak, zirkuitu elektrikoenak, etab.
Dia, hasiera batean, Linux sistema eragileentzat diseinatu zen. Hala ere, gaur egun
programak Windowserako bertsioa ere badu eskuragarri, Internetetik deskarga daitekeena.
Programa aldizka berritzen da, hobekuntzak txertatzeko. Dia programaren lehen bertsioa
2004an agertu zen eta azkena 2009ko maiatzean.
Dia programaren ezaugarrien artean hauek aipa ditzakegu:
Mapa eta diagrama mota asko sortzeko aukera ematen du: fluxu-diagramak, zirkuitu elektrikoak, puzzleak, sareak,
kronogramak, etab.
Programa arina da eta ez du ezaugarri askoko ordenagailurik behar. Ordenagailu gehienetan erraz funtzionatzen
du.
Erabiltzaileari lanak pertsonalizatzeko askatasun handia ematen dio.
Fitxategiak hainbat formatutara esportatzeko aukera ematen du.