CmapTools. Deskarga eta instalazioa
                  	
                  		 CmapTools Java ingurunean funtzionatzen duen tresna da. Beraz, programa instalatu aurretik,
                  Java instalatua dugula eta zuzen funtzionatzen duela egiaztatu behar dugu. Horrela ez bada, ezingo dugu CmapTools
                  instalatu, ez eta zuzen erabili ere.
                  		 CmapTools programa web-helbide honetan lor daiteke:http://cmap.ihmc.us/download/.
                  
                  				
                  		
                  		  - 
                  		    
Web-helbidean sartu garenean, ingelesezko testu bat agertuko zaigu, CmapTools
                  programaren oinarrizko ezaugarriak azalduko dizkiguna.  Programa deskargatzeko, izartxoa duten eremuak bete beharko ditugu
                  (posta elektronikoa, izena, abizena, bizilekua eta elkartea). Beste eremuak hautazkoak dira. 
                  		   
                  - Hori egindakoan, Submit botoia hautatu behar dugu.
 
                  
                  		
                  		 CmapTools programaren instalatzeko fitxategiak (WinCampTools v5.03) gutxi gorabehera
                  61 Megabyte ditu. Fitxategi exekutagarria da eta gure mahaigainean edo deskargen direktorioan gorde dezakegu. 
                  		
                  		  - 
                  		    
Deskarga amaitutakoan, programa instalatuko dugu. Horretarako, klik bikoitza egin behar dugu fitxategi
                  exekutagarrian edo, txandakatuz, saguaren eskuineko botoia sakatu eta jarraian Ireki: