Xmind. Deskripzioa eta funtzionalitate nagusiak
                  	
                  
                  		
                  		 Xmind software askea da, Xmind Ltd.-k mapa kontzeptualak egiteko garatutakoa.
                  Programak doako bertsioa du, Internetetik deskarga daitekeena, eta aukera gehigarriak dituen beste bertsio bat ere badu, ordaindu
                  beharreko lizentzia duena. Bertsio Profesionalean, adibidez, mapak PDF, DOC, PPT formatuetan esporta ditzakegu, edo diseinatu
                  ditugun mapak erakusteko aurkezpen oso sinpleak egin ditzakegu. Xmind programaren doako bertsioa erabiltzaile
                  partikularrentzat egokiena da. Horri esker, oinarrizko eragiketa gehienak egin ditzakegu.
                  		 Xmind plataforma anitzeko programa da. Hau da, sistema eragile ezberdinetan funtziona
                  dezake, Windows, Linux eta Mac kasu. Gure kasuan Windowsen duen funtzionamendua baino ez dugu ikusiko. Hala ere, beste sistema
                  eragileekin dituen ezberdintasunak gutxi dira. 
                  		 Xmind programak, bere kalitatea ziurtatzen duten hainbat sari irabazi ditu, adibidez:
                  aplikazio onenarentzat Eclipse RCP 2008 saria eta komunitateko proiektu onenarentzat SourceForge
                  2009 saria.
                  		 Xmind programaren oinarrizko ezaugarrien artean hauek aipa ditzakegu:
                  		Besteak beste, mapa kontzeptualak, zuhaitz-diagramak eta fluxu-diagramak sor daitezke.
                  		Mapa kontzeptualak on line parteka daitezke eta elkarlaneko estrategiak garatu.
                  		 
                  		Web-nabigatzaile bat du eta horri esker mapa kontzeptualetan dagoen informazioa sarean dagoenarekin
                  era erosoan nahas daiteke.
                  		 
                  		Web soziala ere badu, erabiltzaileek beste pertsonen lanen inguruan hitz egin eta balora ditzaten.
                  		 
                  		Interfaze sinplea eta dotorea du.