ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:
Abiapuntu hartuta ikasleek Ilargiari buruz dakitena, hari buruz jakin nahiko luketena edo hari buruz egiten dituzten galderak, gaiari buruzko informazio-bilaketa egitea proposatzen dugu, galderei erantzun ahal izateko. Bilaketan jasotako datuak Ilargiari buruzko wiki batean antolatu eta egituratuko dira. Lan-talde txikitan editatuko dira, praktikan jartzeko informazio digitala tratatu eta zenbait formatutan aurkezteko trebetasuna: testu, irudi eta bideo moduan.
Ikaskuntza Jardueren Kontrolerako Sistemaren akronimoa da LAMS (Learning Activity Management System ingelesez). Software libre bidez garatutako ikaskuntzarako web-ingurunea da, eta banako zein taldeentzako jarduera-segidak sortzeko aukera ematen digu, planteamendu konstruktibistak oinarri hartuta.
Bisualki diseinatzen dira segidak eta oso errazak eta intuitiboak dira. Eredu-katalogo batean oinarrituta, jarduerak elkarren artean kateatzen dira, eta une bakoitzean interesgarritzat jotzen diren edukiekin osatzen dira.
Aukera ematen du eduki estatikoko jarduerak sartzeko (esaterako, Learning Objects), bai eta lankidetzako jarduerak sartzeko ere (eztabaida-foroak, eztabaidak edo wikiak).
Sortuta daudela, segidak gorde egin daitezke, baita beste irakasle batzuekin banatu eta partekatu ere, eta editatu eta beste ikasle-talde batzuetara egokitu daitezke, bestelako ikaskuntza-inguruneetan barneratzeko. Esate baterako: Moodle, Blackboard eta WebCT.
Izan ere, praktikak eta edukiak partekatzen dituzten irakasle-talde zabala bildu da LAMSen, zalantzak argitzen dituzte bertan eta plataforma hobetzen laguntzen dute iradokizunak eta iruzkinak eginez. URL honetatik sar eta erregistratu zaitezkete LAMSen:
http://lamscommunity.org/register/?return_url=%2fdotlrn%2findex
Gainera, irakasleentzako tresnen artean jardueren garapenaren jarraipenerako atala ere badu LAMSek, ikasleen aurrerapenen jarraipena egiteko eta ikaskuntzaren ebaluazioak kudeatzeko.
Ikusten duzuenez, baliabide berria da, oso erabilgarria eta aukera handiak ematen dituena.
Hori dela eta, zertan den jakin dezazuen planteatzen dizuegu.
Material honen helburua hauxe da: adibideen bidez azaltzea nola aplika daitezkeen IKTak gelan, curriculum-edukiak ikasteko eta trebetasun digitalak eskuratzeko, aurretik sortutako eduki bat erabiliz, kasu honetan LAMS sekuentzia bat.
Webeko baliabidea da, eta ikasle guztiek sartu beharko dute LAMS plataforman jarduerak egin ahal izateko. Hortaz, denbora ezberdinetan egin ahal izango den jarduera da, dela zenbait ikasle konektatuta gainerako ikasleek bestelako lanak egiten dituztela, dela etxeko-lan moduan planteatuta edo informatikako eskola-orduetan.
Azalpenak ematen dituzten pantailen bitartez, segidako edukiak lantzen aurrera egingo dute ikasleek. Banaka egingo badute ere, elkarlanean taldekako lanak egiteko ere proposatuko zaie. Aplikazioaren azalpen-pantailetan adieraziko zaie une bakoitzean zer egin behar duten eta zer baliabide erabili behar dituzten.
Gure helburua IKTko gaitasunak eskuratzeko lan espezifikoa egitea denez, proposamenean, ikaskuntza-helburuez eta metodologia-jarraibideez gain, bereziki zehaztu dira unitatea burutzeko ikasleek nahiz irakasleek behar dituzten gaitasun digitalak.
Beraz, proposatutako LAMSen sekuentzia prestatzean eta lantzean, irakasleak trebetasun instrumentalekin, informazio digitalaren edo komunikazio birtualaren (IKT) tratamenduarekin lotutako jakintza eta jardunbideak aplikatu beharko ditu. Eginkizun horretarako jarraibideak eta laguntza ematea da, hain zuzen, tutorial honen helburu nagusia.
Horrela bada, premisa horiek kontuan hartuta, tutorialak hau eskaintzen du:
Hiru jardueratan sekuentziatuta dago:
Sekuentziaren lehenengo urratsa da ikasleei proposatzea Ilargiari buruzko galdera batzuei erantzun diezaietela, horri buruz dituzten ideiak abiapuntu hartuta.
Galdera horien erantzunek osatuko dute egin beharreko wikiaren edukia. Lan-taldeak antolatuko ditugu hurrengo jarduerak egiteko.
Bigarren urratsa izango da Ilargiari buruzko aurreko jardueran planteatutako galderei erantzutea. Oraingoan, baliozkotutako eta aurkezpen batean sintetizatutako informazio batean oinarrituko gara. Ikasleek ideia nagusiak idatziz jasoko dituzte, erantzunak eman ahal izateko eta jarduerari lotutako foro batean aurkezteko, ondoren.
Jasotako informazioarekin, taldeek wiki bat sortuko dute. Taldean, wikiaren orrialde bat beteko du ikasle bakoitzak, galderari erantzuna emateko testuaren eta irudi adierazgarrien bidez. Amaitutakoan, kideen lanaren koebaluazioa egingo dute.
Wikiari buruz...
Web 2.0-ko aplikazioa da, web-orriak elkarlanean eta online egiteko aukera ematen duena. Ezinbestekoa da Interneten konektatuta egotea, bertan sartzeko. Wikian denbora errealean sar daitezkeen erabiltzaileen ekarpenekin sortuko dugu materiala, eta, horrenbestez, beti azken bertsioa ikusiko dugu, azken oharrak edo aldaketak sartuta dituena.
Elkarlanaren eta sarearen bitartez partekatutako ezagutzaren paradigmetako bat da. Proiektu horren adibiderik esanguratsuena Wikipedia da: http://es.wikipedia.org
0. jarduera LAMSen sartu eta segida prestatzea |
||
EGIN BEHARREKO LANAK |
IKT BALIABIDEAK |
IKTko GAITASUNAK |
1. ariketa: LAMSen sartzea. 2. ariketa: “Nire eskolak” atalean segidak (edo ikasgaiak) gehitzea. 3. ariketa: Ikasleei eskolan alta ematea. 4. ariketa: Ikasleei segida (edo ikasgai) bat esleitzea. 5. ariketa: Segida baten diseinua ikustea. 6. ariketa: Segida ikasle moduan ikustea. |
|
G1. IKTen erabilgarritasunaz jabetzea kideekin konektatzeko, lineako ikastaroak egiteko, adituekin elkarrekintzan jarduteko eta norberaren diziplinari lotutako topikoak eskuratzeko, betiere hori norberaren lanbide-hazkundearen funtsezko alderditzat hartuta. |
1. jarduera. Zer dakigu Ilargiari buruz? |
||
EGIN BEHARREKO LANAK |
IKT BALIABIDEAK |
IKTko GAITASUNAK |
7. ariketa: Segida bateko atazak editatzea. 8. ariketa: LAMSen taldeak sortzea. |
|
D1. Ikaskuntza-esperientzia jakin batzuk diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea, dagoeneko erabiltzen diren IKT baliabideak erabiliz, ikasle bakoitzak bere interesen, erritmoaren, ikasteko moduaren eta trebetasunen arabera lan egin dezan. |
2. jarduera Erantzunak bilatzea |
||
EGIN BEHARREKO LANAK |
IKT BALIABIDEAK |
IKTko GAITASUNAK |
9. ariketa: LAMSen " Compartir recursos y Foro " (Baliabideak konpartitu eta Foroa) aukerak ikusi eta horiekin lan egitea.
|
|
D2. Ikasleei beren ikaskuntzaren protagonista izaten lagunduko dieten ikaskuntza-giroak garatzea, beren esperientziak, beren helburuak diseinatuz eta IKT baliabideak erabiliz beren jarduerak ebaluatuz. |
3. jarduera Ilargiari buruzko wikia |
||
EGIN BEHARREKO LANAK |
IKT BALIABIDEAK |
IKTko GAITASUNAK |
10. ariketa: LAMSen wiki bat sortzeko aukerak ikusi eta probatzea. 11. ariketa: LAMSeko wikiek dituzten funtzionalitateak ikasleei aurkezteko gidoia prestatzea. 12. ariketa: Arbel digitala erabiltzea eduki digitalak erakusteko. 13. ariketa: LAMSeko jarraipen-tresnak ikusi eta erabiltzea |
|
D4. Ikaskuntza-esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea, IKTko baliabideak erabiliz ikasleengan sustatzeko XXI. menderako trebetasunak; esaterako, lankidetza, talde-lana, pentsaera kritikoa, arazoak konpontzea, enpatia eta sormena. |
*Item horiek irakasleentzako IKT prestakuntzako "Eskola 2.0" proposamenekoak dira. Eranskin honetatik aterata daude: IKTko gaitasun-mapak.
Ikasgelan LAMS segidak aplikatzen laguntzeko jarduerei ekin aurretik, beharrezkoa da plataforman nola sartu behar den ikusteko eta aukera nagusiak menderatzeko denbora apur bat eskaintzea.
LAMSekin lan egiteko, beharrezkoa da Eskola 2.0 proiekturako gaitutako LAMS zerbitzarian sartzea. URL honetan dago: http://lams.eskola20.org/
Hasierako orrian, identifikatu egin beharko dugu, honako datu hauek sartuta:
Usuario: eskola20
Contraseña: prototipo
LAMSen, erabiltzaileek bost profil edo rol izan ditzakete. Kudeaketa-ahalmen handienetik txikienera, hona hemen profil edo rol horiek:
Egilea, segidak diseinatzeko aukera izango du.
Eskolaren administratzailea, eskolak sortzeko eta haietara sartu ahal izango duten erabiltzaileen kudeaketa egiteko baimena izango du.
Eskolaren kudeatzailea, eskola baterako ikasgaiak gehitzeko eta haietara sartu ahal izango duten erabiltzaileen kudeaketa egiteko baimena izango du.
Tutorea/Monitorea, ikasgai (edo segida) baten jarraipenerako aukeretara sartu ahal izango du.
Ikaslea, ikasgai (edo segida) batean sartu ahal izango du, lan egiteko.
Ez dira elkar baztertzen duten profilak; hau da, rol bat baino gehiago izan ditzakegu.
Gure profila zein den, ingurunea bistaratzerakoan aukera gehiago edo gutxiago izango dugu, baimenak baditugu.
Sistemaren
barruan izango dugun profila “ Ikasgeletako kudeatzailea ” izango da, eta horri dagozkion LAMS funtzioei buruzko azalpenak
emango dira behean ageri diren ariketetan.
LAMSen hasierako orrira sartzean, bi atal nagusitan banatuta egongo da bistaratzen dugun orria, goiko fitxetan:
Mi perfil (Nire profila). Plataformako gure erabiltzaile-datuetara sartzeko aukera ematen du, kontsultatu edo aldatu ahal izateko.
Mis clases (Nire eskolak). espazio hori izango da LAMSen sartzean lehenetsitako hasierako orria, eta bertan bi informazio-maila izango ditugu goitik behera eta ezkerretik eskuinera:
Administración de cursos y clases (Ikastaroen eta eskolen administrazioa). LAMSeko zerbitzariaren erabiltzaileen informazioa ikusteko aukera ematen digu, baina ez dugu edizio-baimenik izango. Gure guneko edo eskolako erabiltzaileen kudeaketarako sarbidea ere bada: eskolaren izenean klik eginda sartu daiteke hor.
Aukera horietara sartzeko beste bide batzuk ere badira: Más opciones (Aukera gehiago) eta Gestión de clases (Eskolen kudeaketa). (Tutorial honetako 4. ariketan azaldu da aukera horren funtzionamendua)
Refrescar (Freskatu), orrialdea berriro kargatu eta egin ditugun konfigurazio-aldaketak ikusteko.
Salir (Irten), LAMS plataformatik ateratzeko .
El Eskolaren edo gunearen izena. Gure ikasleekin landuko ditugun ikasgaiak edo segidak jartzeko prestatutako gunea . Adibidean, espazioaren izena “Contenidos Aula Digital” da.
Agregar lecciones (Ikasgaiak gehitu). Jada sortuta dauden segidetako karpetak ireki ditzakegu, gure eskolan sartu eta ikasleek erabil eta landu ditzaten. Prozedura horri buruzko xehetasunak 7. ariketan eman dira)
Más opciones (Aukera gehiago). Goitibeherako menu bat zabaltzen zaigu, eta hor bi aukera:
Gestión de clases (Eskolen kudeaketa). Gure eskolako erabiltzaileen kudeaketara sartzeko aukera ematen du.
Buscar (Bilatu). Gure eskoletako erabiltzaileak bilatzeko tresna da.
LAMS ingurunearekin ohituta gaudela, eta gure ikasleekin burutuko dugun jarduera prestatzen hasteko, landuko dugun segida edo ikasgaia plataforman gehituko da.
Horretarako, klik egingo dugu Mis clases eskolako Agregar lecciones aukeran.
Ekintza horrekin, leiho berri bat irekiko dugu. Hiru aukera-fitxa izango ditugu bertan.
Lehenespenez, Lección (Ikasgaia) fitxa agertzen da. Hor agertzen dira LAMS zerbitzarian sarbidea dugun karpetak.
Karpetetako bat pertsonala izango da eta plataforman erabiltzaile moduan dugun izena izango du. Bertan bilduko dira segida-egile profila badugu sortu eta diseinatzen ditugun segidak. LAMSen hasiera batean izena eman diguten profilarekin ezingo ditugu segidak diseinatu, sortuta daudenak erabili ahal izango ditugu soilik.
Beste karpeta batek Mis clases (Nire eskolak) gunean sartzeko aukera ematen digu, gure ikasleekin lantzeko sortutako eskoletara. Han ikusiko ditugu sartutako segidak ere.
Azkenik, Carpeta Pública (Karpeta publikoa) irekitzeko aukera izango dugu, eta bertan, proiektutik eskainiko diren segidez gain, proiektuko erabiltzaileek gainerako erabiltzaileekin partekatzeko egindako proposamenak ere bilduko dira.
Azken karpeta horretan izango dugu Ilargiari buruzko wikia izeneko segida. Karpetaren izenaren ezkerreko aldean dagoen gezian klik eginez gero, hango edukia agertuko zaigu, eta erregistroa hautatu eta Crear lección (Sortu ikasgaia) botoian klik egitea nahikoa izango da.
Ekintza berretsita, sistemak Mis clases (Nire eskolak) pantailara itzuliko gaitu. Han izango dugu ikusgai, ikasgaien zerrendan, “Ilargiari buruzko wikia” segida.
Sekuentziaren edo ikasgaiaren eskuinean, aukera berri bat agertuko zaigu: Seguimiento (Jarraipena). Esteka horretan sakatzean, segida editatzeko ingurunea irekiko zaigu, eta ikasgai horretan lanean dauden ikasleen bilakaera egiaztatuko dugu.
Hurrengo ariketetan aurkeztuko ditugu tresna horren funtzioak eta erabilerak.
Segiden diseinuari buruz gehiago jakin nahi izanez gero...
Sartu Eskola 2.0 proiektuko prestakuntzako bideotutorialera Nola sortu LAMS-sekunentziak
Ikastetxeko proiektuaren arduradunen batek urrats hori dagoeneko eman izana gerta daiteke. Edonola ere, azalpenak emango ditugu irakasleak LAMS lan-espazioan jarduteko autonomia handiagoa izan dezan.
Ikasleei LAMS baliabidera sartzeko baimena emateko, alta eman behar diegu zerbitzarian.
Administrar clase (Eskola administratu) fitxako aukeretatik egin ahal izango dugu hori. Bi lekutatik sar gaitezke horra: Administración de cursos y clases (Ikastaroen eta eskolen administrazioa), edo Mas opciones > Gestión de clases. (Aukera gehiago > eskolen kudeaketa).
Ikastaroen eta eskolen administraziotik sartzen bagara, bi informazio- eta kudeaketa-maila ditugu: ikastaroak eta eskolak.
Estekan klik eginez bistaratzen den pantailan lehenengo maila agertzen zaigu; hau da, alta emanda gauden ikastaroen zerrenda.
Adibidean “Contenidos Aula Digital” izeneko ikastaroa soilik dugu, baina beste ikastaro edo espazio batzuetarako sarbidea bagenu, zerrendan agertuko lirateke.
Maila honetan gure “Eskoletako kudeatzailea” profilarekin ez dugu erabiltzaileak kudeatzeko baimenik.
Ikastaroari lotutako eskoletara sartzeko (bigarren informazio-mailara) ikastaroaren izena duen estekaren gainean klik egin behar dugu. Adibidean, “Contenidos Aula Digital” izenekoaren gainean.
Ekintza horrekin, eskolak kudeatzeko pantailara sartuko gara.
Pantaila honetara sartuko gara zuzenean Mas opciones > Gestión de clases (Aukera gehiago > Eskolen kudeaketa) botoian sakatuz gero.
Ikastaroari buruzko deskribapen-informazioa bistaratzeaz gain (nahi izanez gero Editatu > Contenidos Aula Digital botoian klik eginez editatu ahal izango dugu informazio hori), gunea kudeatzeko bi aukera ere ematen zaizkigu:
Ikasleei eskolan alta emateko (horixe da ariketaren helburua) egin klik Administrar usuarios (Erabiltzaileak kudeatu) botoian.
Sisteman jada alta emanda dauden erabiltzaileen zerrendaren pantaila bistaratuko da.
Ikastaroa gure ikastetxerako sortutakoa bada, gure ikasleak eta beste ikastaro batzuetakoak ikustea izango da ohikoena. Gunea oraindik editatu gabea bada, gure erabiltzailea eta eskolaren kudeatzailearena soilik ikusiko ditugu. Bigarren kasu horretan, LAMSen sartzea nahi dugun ikasleei alta emateko, eskuzko prozedura honi jarraitu beharko diogu:
Klik egin Crear nuevo usuario (Erabiltzaile berria sortu) botoian, eta bete hor agertzen den informazio-inprimakia.
Ez da beharrezkoa eremu guztiak betetzea. Izartxoa dutenak soilik dira nahitaezkoak, eta nahikoa izango da horiek beteta.
Garrantzitsua da, halaber, Localización (Kokapena) eremuan Español aukeratzea, ikasleak ingurunea hizkuntza horretan bistaratuko duela bermatzeko.
Funtsezkoa da kontuan hartzea lehenengo bi eremuetan, Nombre de usuario (Erabiltzaile-izena) eta Contraseña (Pasahitza), sartuko ditugun datuak ikasleak LAMS plataforman eta prestatzen ari garen “Ilargiari buruzko wikia” segidan sartzeko erabiliko dituela. Garrantzitsua da horretaz ohartu eta ikasleei jakinaraztea.
Praktikoa izan daiteke arau bati jarraitzea izena jartzeko; adibidez, izenaren lehen hizkia eta lehen abizena lotuta, eta pasahitz bakarra zehaztea, denentzat berdina. Ondoren, Mi perfil (Nire profila) zabalduta alda daitezke, inolako arazorik gabe.
Prozesua amaitutakoan, klik egingo dugu Guardar (Gorde) aukeran (pantailaren behealdean dago).
Sistemak inprimaki berri bat erakutsiko digu, erabiltzaile berriak izango duen rola aukeratzeko. Oraingoan, ikasleei alta eman behar diegunez, markatu behar dugun profila Estudiante (Ikaslea) da. Ondoren, Guardar aukeran egin beharko dugu klik.
Prozesua amaitutakoan, erabiltzaile berria jada erabiltzaileen zerrendan dagoela ikusiko dugu Administrar clase (Eskola kudeatu) leihoaren hasierako pantailan.
Erabiltzaileak eginda ditugula, edozein unetan izango dugu aukera pantaila horretan sartzeko, eta Rolak esleitu edo profilaren datuak Editatzeko Aldatu nahi dugun erregistroetako zerrendako azken eremuan ageri den aukeran klik egitea nahikoa da, horretarako.
Segida hautatuta dugula eta ikasleak alta emanda daudela, azken urratsa falta zaigu landu nahi dugun baliabiderako ikasleen sarbidea konfiguratzeko: landuko dugun ikasgai edo segidarekin lotzea.
Ikasgaiaren Seguimiento baliabidearen aukerak erabiliz egingo dugu. Horretarako esteka ikasgaiaren izenaren eskuinean dago.
Estekaren gainean klik egiten badugu, leiho berri bat irekiko da eta hiru fitxa ikusiko ditugu bertan: Lección (Ikasgaia), Secuencia (Segida) eta Estudiantes (Ikasleak).
Geroagoko ariketetan ikusiko ditugu haien funtzioak.
Oraingoz, Lección pantailan geratuko gara. Hori da lehenespenez agertzen dena.
Hiru atal bereizten dira:
1. Goiburu bat, ikasgaiari buruzko informazio adierazgarrienak biltzen dituena.
2. Aukera-bloke bat, ikasgaiari eta berori landuko duten ikasleei buruzko zenbait alderdi zehazten dituena.
3. Egin beharreko atazen bloke bat. Kasu honetan, “Ilargiari buruzko wikia” segida izango da, eta ikasgaiko tutoreak jarduera garatzen den bi unetan esku hartzea eskatzen da. Agian, beste segida batzuetan ez da agertuko horrelako blokerik. Ikaskuntzako segida bakoitzerako planteatu diren jardueren araberakoa izango da, beraz.
Ikasleak ikasgaian esleitzeko lana bigarren blokeko aukeretatik egingo dugu. Hain zuzen, Editar clase (Eskola editatu) aukeran egin behar dugu klik.
Hori eginda, irekita zegoen leihoaren gainean beste leiho bat irekiko zaigu, eta bertan, ikastaroan alta emanda dauden erabiltzaileak (3. ariketa) bistaratuko dira, Tutorea profila eta Ikaslea profila dutenak.
Leiho berri horretan, segidara edo ikasgaira sartzea nahi dugun erabiltzaileen laukitxoa markatuko dugu.
Guztiak aukeratuta ditugula, Guardar botoian egingo dugu klik.
Aldaketak berresteko, klik egin beharko dugu Aplicar cambios (Aldaketak aplikatu) aukeran.
Ikasleak nola esleitu diren ikusteko, klik egin dezakegu Ver estudiantes (Ikasleak ikusi) aukeran.
Ikasleen zerrenda eguneratua duen leiho bat zabalduko digu.
Blokeko gainerako aukerei dagokienez, bereziki interesatzen zaiguna Cambiar status (Statusa aldatu) aukera da: segida edo ikasgaia zer egoeratan dagoen adierazteko aukera ematen du. Aukera aktibatuta eta ikasleen eskuragarri dator lehenetsita, baina beste egoera batzuk ezar ditzakegu:
Ikaskuntza-segidaren garapenerako hiru funtzio ere konfigura ditzakegu:
LAMS segidak nola planteatuta dauden eta segidek nola funtzionatzen duten ikusteko, ariketa bat proposatzen dugu. Egilearen profila ez dugunez, ezin ditugu editatu, baina aukera dugu kontsultatzeko.
Gauden leihotik atera gabe, alegia Seguimiento pantailan jarraituta (4. ariketa), klik egingo dugu goiburuko Secuencia (Segida) fitxan.
Pantaila bat agertuko da, erdialdean segidaren eskema erakusten duena.
Eskemak informazioak eta ikasleek egin beharreko jarduerak erakusten dizkigu:
Eskemako laukian klik eginez, jarduerei buruzko informazioa eskuratuko dugu.
Lehenespenez Sumario (Aurkibidea) fitxa zabalduko zaigu. Ikasleek jardueraren aurkezpen moduan ikusiko duten informazioa agertzen da, eta orrialdearen amaieran, ikasleen Jardueraren jarraipenari buruzkoestatistikak . Informazio hori azken fitxan ere agertzen da.
Instrucciones (Jarraibideak) fitxan, segidaren egileak segida aplikatzeko emandako azalpenak irakurri ahal izango ditugu, horrelakorik egin badu. Litekeena da informaziorik ez egotea maila horretan.
Editar actividad (Jarduera editatu). Aukera ematen digu aldaketak egiteko jardueraren pantailako testuan edo maketazioan, egilearen profila badugu LAMSen. Orain dugun profilarekin ezinezkoa da.
Leihoa itxi eta Segida pantailara itzultzen bagara, ikusiko dugu beste aukera eta informazio batzuk ere baditugula.
Orrialdearen goiburuan, lau botoi ditugu:
Zuzeneko edizioa (Edición en vivo). Sekuentziako diseinu-gunera sartzen da, jardueraren edukia aldatzeko, bai eta segidaren egitura aldatzeko ere, horrela nahi bada. Gure profilarekin, sartzeko aukera badugu bai, baina irakurtzeko baimena dugu soilik, eta ezingo dugu ezer aldatu.
Dokumentu-zorroa esportatu (Exportar portafolio). .zip karpeta bat sortzen du, ikasle bakoitzak egindako jarduera bakoitzean emandako erantzunekin edo egindako lanarekin.
Freskatu (Refrescar), pantaila eguneratzeko, datuetan aldaketarik eginez gero.
(Laguntza) (Ayuda), LAMSeko laguntzako online orrialdeetara sartzeko (ingelesez daude).
Orri-oinean, ikasleek segidaren garapenean izan duten bilakaera ikusi ahal izango dugu.
Jarduera bakoitzaren prestaketak azaltzeari ekin aurretik, uste dugu interesgarria dela ikasleak jarduera nola bistaratuko duen jakitea. Gainera, ingurunea ezagutu behar dugu gure ikasleei bertan kokatzen laguntzeko eta nola funtzionatzen duen erakusteko.
Horretarako, “Probarako ikaslea” izeneko erabiltzailea sor dezakegu. 3. ariketan, ikasleak eskolan alta emateko moduari buruz azaldutako prozedurari jarraituko diogu.
Rolak esleitzerakoan, ikaslearen rola bakarrik emango diogu.
Saioa itxikio dugu (pantaila nagusiko Salir aukeran klik eginda) eta berriro sartuko gara LAMSen (1. ariketa) sortu berri ditugun erabiltzaile-izena eta pasahitza erabilita.
Ikasleentzako LAMS plataformaren ongietorri-orria ezberdina da; izan ere, alta emanda dagoen segida edo ikasgaietara (erakutsi den adibidean bi daude) eta haren profilaren konfiguraziora (Mi perfil fitxa) soilik sartu ahal izango da.
“Ilargiari buruzko wikia” tituluaren gainean klik eginez sartuko gara segidara.
Hasi besterik ez garenez egin, segidaren aurkezpen-pantaila bistaratuko da; baina lanean jarduten dugun heinean, azken konexioan utzitako pantaila bistaratuko da sartzean.
Ikaslearentzako segida-pantailan, informaziorako zenbait atal daude:
Segidaren eskema. Egin behar dituen jarduerak eta jada burutu dituenak ikus ditzake ikasleak. Titulu bakoitzaren gainean klik bikoitza eginez, jardueraren pantaila ireki dezakegu bertako edukiak edo gure erantzunak gogoratzeko. Egindako jardueretara soilik sartu ahal izango gara, jakina. Burutu gabe dauden jardueretara ezingo gara sartu.
Eskeman ageri diren ikonoek adieraziko digute segidaren zein fasetan gauden:
![]() |
Burututako jarduerak. |
![]() |
Une honetan lantzen ari garen jarduera. |
![]() |
Oraindik egin gabe ditugun jarduerak. |
Anotaciones (Oharrak). Pantailan beti ageri den aplikazioa da, eta ikasleak lanean diharduen bitartean oharrak biltzeko duen espazioa da.
Tituluaren gainean klik eginez, goitik behera irekiko zaigu ediziorako gunea.
Editatu ondoren, Guardar botoian egin behar dugu klik.
Oharren historikoa kontsultatu ahal izango dugu, eta editatzeko edo berriak gehitzeko aukera emango zaigu Ver todos (Guztiak ikusi) aukeran klik eginez.
Egin beharreko jardueraren informazio- edo azalpen-testua.
Hurrengo jarduerara igarotzea (Finalizar)
LAMS ingurunearekin eta segiden aurkezpenarekin trebatu garenez, jardueraz jarduera azaltzen joango gara gure ikasleentzat nola prestatu eta aurkeztuko ditugun.
Lehenengo 6 ariketa hauetan landu ditugun edukiak lagungarriak izango zaizkigu ikasleei ingurunea eta ikasgaiak prestatzeko aurkezpen bat egiteko. Ikusizko euskarriren bat erabili beharko da, arbel digitala edo proiektagailua, azalpenean laguntzeko. Horri dagokionez, erabilgarria izan daiteke arbel digitala eduki digitalen aurkezpenerako erabiltzeari buruzko 12. ariketan egindako ekarpenak kontsultatzea.
EGIN BEHARREKO LANAK |
IKT BALIABIDEAK |
IKTko GAITASUNAK |
7. ariketa: Segida bateko atazak editatzea. 8. ariketa: LAMSen taldeak sortzea. |
|
D1. Ikaskuntza-esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea, ikasleak bere interesen, erritmoaren, ikasteko moduaren eta trebetasunen arabera lan egin dezan, jada eginda dauden IKT baliabideak erabiliz. |
Lehenengo jarduera banaka egitekoa da eta galde-erantzun moduan diseinatu da.
Ikasle bakoitzak bere erantzunak sartuko ditu eta sisteman bilduko dira eskolako ikaskide guztien ekarpenak.
Erantzunak sartutakoan soilik irakurri ahal izango dituzte ikasleek jarduera egin duten gainerako kideen ekarpenak, Ver todas las respuestas (Ikusi erantzun guztiak) atalean.
Hemendik aurrera segida gelditu egingo da (diseinuaren bistako eskeman ikusten genuen STOP ikonoa da horren ikurra).
Ikasleek ohar-mezu hau ikusiko dute:
Ikasle guztien ekarpenak jasota, irakaslearen ardura izango da erantzunak antolatzea. Alegia, ikusi beharko du ea baden errepikatzen den hipotesirik edo ideiak multzokatu daitezkeen. Eta ideia-multzoa hartuta, emaitzak aurreikusitako lau gaietan bildu beharko ditu.
Une horretatik aurrera, ikasleak lan-taldetan antolatuko dira. LAMS plataformaren bitartez ausaz osatu daitezke taldeak, baina taldea ikasleen beharren arabera erabili beharreko heziketa-baliabide garrantzitsua dela kontuan izanik, irakasleak berak taldeak osatzeko diseinatu da segida. Urratsez urrats azaltzen da 8. ariketan, nola egin behar den taldekatzea.
Segidaren garapenean tutore moduan egiten dugun atazetarako sarrera ikasgaiaren Seguimiento (Jarraipena) aplikazioan dugu.
Behin pantaila horretan gaudela, segida horretan edita ditzakegun atazak pantailaren behealdean agertuko zaizkigu. Zehazki, guk “Guztion ekarpenen zain” titulua duen atazan sartu behar dugu. Ir (Joan) botoian klik eginez sartuko gara.
Bistaratutako pantailan biltzen da segidaren jarduerara sartu diren ikasleei buruzko informazioa, eta zenbait aukera planteatzen dira segidan jarraitzeko:
Acceso denegado (Sarbidea ukatuta)
Oharraren orrira iritsi eta hurrengo pantailara sartu nahi izan diren ikasleei buruzko informazioa ematen digu. Jarraitzeko baimena eman nahi badiegu, erregistroan hautatu eta Dejar pasar (Utzi jarraitzen) botoian klik egin behar dugu.
Esperando en la puerta (Atean zain)
Orain arteko jarduerak burutu eta hurrengo atazara jarraitzeko zain dauden ikasleen berri ematen digu. Jarraitzeko baimena eman nahi badiegu, erregistroan hautatu eta Dejar pasar (Utzi jarraitzen) botoian klik egin behar dugu.
Acceso permitido (Sarbidea baimenduta)
Segidaren hurrengo jardueretara sartzeko baimena eman zaien ikasleen zerrenda ageri da bertan.
Abrir (Ireki)
Jarduerara sartu diren ikasle guztiei aurrera egiten uzten die, baita segidaren puntu horretaraino iritsi ez direnei ere.
Ikasleek jarduerari ekin diotenean eta sartzeko baimenaren zain ditugun ikasleen zerrenda dugunean egin beharko dugu prozedura hori. Segidako lanari ekin aurretik egiten badugu, ez dugu hautagairik topatuko zerrendetan.
“Ilargiari buruzko wikia” segidan editatu beharko dugun beste ataza bat ikasleak lanerako taldeka banatzea izango da.
Jarraipena aplikazioko Tareas requeridas (Egin beharreko atazak) bloketik sar gaitezke.
Ir botoian klik eginda, ikastarora sartzeko baimena duten ikasleen zerrenda erakusten digun pantailara joango gara, eta bertan, ikasleak taldeka banatzeko laukitxoak izango ditugu.
Nahikoa da zerrendako izen batean klik egin eta, saguaren ezkerreko botoia zapaltzeari utzi gabe, egoki iruditzen zaigun taldeko laukitxora arrastatzea, ikasleak lan-taldetan banatzeko.
Berresteko, Jarraipena aplikazioko Aplicar cambios (Aldaketak aplikatu) botoian klik egin beharko dugu.
Ataza hori editatutakoan, ikasleek sekuentzian lan egiten jarraitu ahal izango dute.
Eta lan-taldeen banaketa ere ikusi ahal izango dute.
EGIN BEHARREKO LANAK |
IKT BALIABIDEAK |
IKTko GAITASUNAK |
9. ariketa: LAMSen " Compartir recursos y Foro " (Baliabideak konpartitu eta Foroa) aukerak ikusi eta horiekin lan egitea. |
|
D2. Ikasleei beren ikaskuntzaren protagonista izaten lagunduko dieten ikaskuntza-giroak garatzea, beren esperientziak, beren helburuak diseinatuz eta IKT baliabideak erabiliz beren jarduerak ebaluatuz. |
Jarduera honek ikasleei informazioa bilatzeko lana egitea proposatzen die. Talde bakoitzak aurkezpen bat du, eta han izango du erantzunak prestatzeko beharrezko informazio guztia.
Ariketa egin ahal izateko, ikasle moduan sartu beharko dugu segidara.
Horretarako, 6. ariketan sortu dugun “Probarako ikaslea” izeneko erabiltzailea erabil dezakegu, esaterako. Badugu beste aukera bat ere: gure erabiltzaileak Ikasle nahiz Tutore rolak baditu, Mis clases (Nire eskolak) pantaila nagusiko segidaren estekan klik egitea nahikoa da, sartzeko.
Segidako jardueretan aurrera egingo dugu “Ilargiari buruzko wikia” izenekora iritsi arte.
Recursos Compartidos y Foro (Konpartitutako baliabideak eta Foroa) jarduerak aukera ematen die ikasleei iruzkinak egiteko emandako baliabideetan oinarritutako foroetan.
Baliabide horietakoren batean sartzeko, orrialde nagusian jarriko gara, eta klik egingo dugu Baliabideak zerrendako Grupo 1.El satélite de la Tierra estekan egin behar da klik.
Automatikoki, pantaila berri bat zabalduko da, baliabidearen edukia bistaratzen duena. Kasun honetan, PDF formatuko fitxategi bat da. Dokumentuaren eduki osoa ikusteko, goiko menuko geziak erabiliko ditugu.
Antolatu ordenagailuko pantaila bi leiho irekita edukitzeko moduan: batean aurkezpena izango duzu, eta bestean ikasleentzako segidaren pantaila. Zabaldu Anotaciones (Oharrak) aplikazioa eta sartu zure oharrak aurkezpena ikusten duzun bitartean. Ez ahaztu: egin klik Guardar cambios botoian, eduki berriak jasota geratzeko.
Eztabaida asinkroniko batean parte hartzeko unea da. Aukeratu proposatutako eztabaida-hari bat, eta egin klik hari dagokion estekan, foroa erabiltzen hasteko.
Automatikoki, pantaila berri bat zabalduko da. Hor bistaratuko dira foroari egindako ekarpenak, eta beheko aldean botoi hauek: Editar (Editatu), Responder (Erantzun) eta Volver a lista de hilos (Harien zerrendara itzuli).
Responder botoian klik eginda leiho berri bat zabaltzen da, eta han editagarriak diren eremuak azaltzen dira:
Mezua talde osoari bidaltzeko, egin klik Enviar (Bidali) botoian.
EGIN BEHARREKO LANAK |
IKT BALIABIDEAK |
IKTko GAITASUNAK |
10. ariketa: LAMSen wiki bat sortzeko aukerak ikusi eta probatzea. 11. ariketa: LAMSeko wikiek dituzten funtzionalitateak ikasleei aurkezteko gidoia prestatzea. 12. ariketa. Arbel digitala erabiltzea eduki digitalak erakusteko. 13. ariketa: LAMSeko jarraipen-tresnak ikusi eta erabiltzea. |
|
D4. Ikaskuntza-esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea, IKTko baliabideak erabiliz ikasleengan sustatzeko XXI. menderako trebetasunak; esaterako, lankidetza, talde-lana, pentsaera kritikoa, arazoak konpontzea, enpatia eta sormena. |
Ilargiari buruzko informazioa bilatu ostean, bildutako datuekin wiki bat egitea izango da azken jarduera.
Wikia sortu aurretiko urrats moduan, segidak wiki bat zer den eta nola egingo dugun adierazten duen pantaila erakutsiko digu.
Eta jarraian, wikiaren lehen orrira sartuko gara. Hortik, aurkeztu nahi duten informazioaren edukiak editatzen hasiko dira ikasleak.
Hortik abiatuta, asmoa da talde bakoitzari bere wikiak sortzeko prozesuan laguntzea, bakoitzaren beharraren arabera: programaren funtzioei buruzko argibide instrumentalagoak emango ditugu; wikiaren testua antolatzeko edo haren multimedia formatua zaintzeko orientabideak; edota taldekide bakoitzak egin beharreko lanaren inguruko jarraibideak emango ditugu, elkarren artean behar bezala antolatu ez badira.
Ariketa egin ahal izateko, ikasle moduan sartu beharko dugu segidara.
Horretarako, 6. ariketan sortu dugun “Probarako ikaslea” izeneko erabiltzailea erabil dezakegu, esaterako. Badugu beste aukera bat ere: gure erabiltzaileak Ikasle nahiz Tutore rolak baditu, Mis clases (Nire eskolak) pantaila nagusiko segidaren estekan klik egitea nahikoa da, sartzeko.
Segidako jardueretan aurrera egingo dugu “Ilargiari buruzko wikia” izenekora iritsi arte.
Orrialde nagusian sartu eta klik egingo dugu goiburuko Editar estekan.
Automatikoki, pantaila berri bat irekiko da, orriaren edukia bistaratzeko, eta beheko aldean testu-editorea eta testuaren ediziorako leihoa ageri dira.
Orain, kurtsorea edizioko gunean kokatu eta orriaren edukietan nahi adina aldaketa egin ditzakegu.
Edizio-tresnak erabiliko ditugu, horretarako.
Tresna hauek ditugu, eskuinetik ezkerrera:
Aurretiko bista
Word dokumentu batetik kopiatutako testua itsatsi
Desegin | Berregin
Lodia | Etzana | Azpimarratua
Azpiindizea | Goi-indizea
Bulet zenbakidunak | Bulet puntudunak
Letra-tipoa (letra-tipoa, tamaina, kolorea, lerrokadura)
Txikitu koska | Handitu koska
Lerrokadura: ezkerrean | erdian | eskuinean | justifikatua
Esteka edo lotura bat erantsi wikiko beste orri batekin
Kanpoko lotura edo esteka bat erantsi
Irudiak erantsi
Ekuazio bat erantsi
FCKeditor editoreari buruzko laguntza
Testuaren kolorea
Testuaren hondoaren kolorea
Taula bat txertatu
Bereizte-lerro bat txertatu
Aurpegierak txertatu
Ikur bereziak txertatu
Editorearen ikonoak gure wikiko beste orri baterako esteka egiteko aukera ematen digu. Esteka egin ahal izateko, ezinbestekoa izango da, jakina, aurretik beste orri batzuk izatea. Orriak Wiki page eremuko goitibeherako menuan agertuko dira. Aski izango da nahi dugun orria aukeratzea: esteka hautatuta dugun testuan edo objektuan txertatuko da, editatzen ari garen orriaren edukian.
Prozedura aurrekoaren berbera izango da. Kurtsorea esteka izatea nahi dugun orriko testuaren edo objektuaren gainean jarriko dugu, eta editorearen ikonoan klik egingo dugu.
Nahi dugun orriaren URLa zehaztu, eta testuan txertatuko da esteka aktibo moduan.
Botoi honek irudiak txertatzeko aukera ematen digu.
Gure wikia online sortzen eta ikusten denez, Interneteko irudiak txertatzeko, aski da haien URLa adieraztea. Horretarako urrats hauei jarraituko diegu:
Egin klik antailako goiburuko Añadir (Erantsi) aukeran.
Beste pantaila bat zabalduko da. Testu-editorea du, eta Titulua izeneko eremua. Hor orri berriaren izena jarri beharko dugu.
Eta jarraian orri berriaren edukia editatu ahal izango dugu, editoreak emandako aukerez baliatuta.
Ez ahaztu: egin klik Guardar cambios botoian, eduki berriak jasota geratzeko.
Orriaren beheko aldean bistaratuko zaizkigu wikian erantsitako orriak, tituluaren aurretik dagoen ikonoan klik eginez. Orrietara jotzeko, aski da izenburuan klik egitea.
LAMSeko wiki aplikazioaren aukera nagusiak ikusi ditugularik, programa eskolako taldeari aurkeztu eta azaltzerakoan jarraituko dugun eredua prestatzeko unea heldu da.
Asmoa da segidara zuzenean konektatu eta funtzionamendua azaltzea, arbel digitalaren edo proiektagailuaren laguntzarekin. Jarduerako wiki berberaz baliatu gaitezke.
Demostrazioa sistematizatzeko, gidoiak 10. ariketan adierazitako urratsei jarrai diezaioke: Hona hemen eskema:
Nola editatu
Nola erantsi orri bat wikiari
Nola txertatu estekak wikiaren beste orrialde batzuei
Nola txertatu estekak kanpoko web-orriei
Nola txertatu irudiak
Gelan azaldu aurretik, beharrezkoa izango da gaiak banan-banan ikustea eta erakustaldian erakutsiko ditugun adibideak prestatzea.
Agian, egokia izan daiteke aurreko puntu bat ezartzea, azaltzeko, batetik, zer den wiki bat, eta nola erabiltzen den lankidetzako lanak egiteko tresna moduan.
Wikiaren kontzeptua aurkezteko, dibertigarria izan daiteke azalpen-bideo bat ematea; esate baterako, CommomCraft-ena: http://dotsub.com/view/77366331-a04d-48f0-8cab-cb5e278c4033
Azalpenaren lagungarri moduan, egokia litzateke ikasleei segidan ematen den materiala ematea, inprimatuta: tutorial sobre el wiki.
Arbelak, ongi funtziona dezan, kalibratuta egon behar du. (instalatzen den unean kalibratu ohi da). Guk ez dugu ezer egin behar alde horretatik, baina garrantzitsua da jakitea kalibratuta dagoen, gerta badaiteke abian jartzean guk hautatutako aukerak ez aktibatzea edo guk hautatutakoaren ondoko aukeraren bat aktibatzea. Horrelakorik gertatzen bada, arbela ez dago behar bezala kalibratuta, eta aztertu dezaten eskatu behar dugu, jarduera aurkezteko saioan puntu-puntuan egon dadin.
Arbela konektatuta eta kalibratuta dagoela, hurrengo urratsa arbelaren funtzionamenduarekin ohitzea da. Arbelaren funtzionamendua aldatu egiten da marka zein den, baina guzti-guztiek sistematika soila izaten dute, finean dimentsioz aldatutako ordenagailuak baitira, haien ohiko ikono intuitiboak dituztenak.
Gehiago jakin nahi izanez gero...
Sartu Eskola 2.0-ko prestakuntza-tutorial honetan: Nola eman eskolak arbel digitala erabiliz? http://www.eskola20.org/formacion/tutoriales/nivel1/pdi/
Azkenik, irakasle moduan ezagutu behar dugun LAMSeko azken baliabidea, ikasleen ikaskuntzaren jarraipenarena da.
Aplikazioa Nire eskolak ataleko pantaila nagusian eskura daiteke, Seguimiento estekan.
Beste leiho bat zabalduko zaigu, eta han, Secuencia eta Estudiantes fitxetan aurkituko ditugu ikasleen jarraipena egin ahal izateko aukerak.
Secuencia aukeran, ikasgaiaren diseinuaren eskemaren gainean, segidaren garapenean ikasleak zer egoeratan dauden ikus dezakegu, denbora errealean.
Ikasleak ikono zuri batzuek ordezkatzen dituzte. Jardueraren koadroaren gainean daude, eta haien gainean sagua pasatuz, ikaslearen izena agertzen da. Klik egin eta ikonoa arrastatuz, ikasle jakin bat jarduera batetik bestera pasaraz dezakegu.
Beste aukera bat ere badugu: ikaslea gonbidatu dezakegu segida amai dezan, ikonoa ikasgaia amaitu duten ikasleak dauden lekura arrastatuta.
Orriaren goiburuan, bi aukera berezi ere baditugu:
Editar en vivo (Zuzenean editatu). Egile-rola badugu, jardueraren planteamenduan edo testuan aldaketak egiteko aukera izango dugu, ikasleak erabiltzen ari diren bitartean. Baliabide interesgarria izan daiteke, ikasgaian jardun ahala eta taldearen jarraipenaren arabera, aurrez diseinatutako ikasgaia moldatzeko.
Exportar portfolio (Dokumentu-zorroa esportatu). Aukera horrek .zip fitxategi bat sortzen du, eta hor sartzen ditu segida jarraitzen ari diren ikasleen erantzun guztiak, ikasle bakoitza dagoen jarduerara arte. Hala, kontsultarako erabil daitekeen fitxategi batean bil daitezke jardueraren une jakin batean ikasle guztiek egindako lanen emaitzak.
Estudiantes fitxan, ikasle bakoitzaren segidaren banako ikuspegia dugu. Segidari buruzko eskema horizontalean ikus dezakegu ikasle bakoitzak aurrera zenbat egin duen eta zer egoeratan dagoen.
Ikonoek hau adierazten dute:
![]() |
Burututako jarduerak. |
![]() |
Une honetan lantzen ari garen jarduera. |
![]() |
Oraindik egin gabe ditugun jarduerak. |
Pantaila honetatik ikasle bakoitzaren lanaren jarraipena egin daiteke, zenbait baliabide erabilita.
Kontsultatu nahi dugun burututako jarduera baten ikonoaren gainean klik bikoitza eginez gero, ikasleak ataza horretan emandako erantzunak edo emaitzak ikusi ahal izango ditugu.
Ikasle jakin baten erantzunen laburpena ere deskargatu dezakegu. Horretarako, erregistro bakoitzean dagoen Exportar portfolio aukera erabiliko dugu.
Eta Ver gráfico de tiempo (Ikusi denboraren grafikoa) fitxan, ikasle bakoitzak jarduera bakoitza egiteko emandako denbora ikus dezakegu, bi formatutan:
ikasgaiari guztira emandako denborarekiko,
jarduera bakoitzeko denbora zehaztuta duela.
Ikasle guztiek segida amaitu dutenean, taldearen denbora-grafiko globala ere kontsultatu ahal izango dugu. Horretarako, klik egin beharko dugu, orriaren goiburuko Ver gráfico… botoian.
Anotaciones (Oharrak) botoian, ikasleek segida egiterakoan beraien oharren atalean egindako oharrak kontsultatu ahal izango ditugu.
MAILA |
IRAKASGAIA |
GAIA |
IZENBURUA |
IRAUPENA |
Lehen Hezkuntzako 5. maila |
Ingurunearen ezaguera |
Ilargia |
Ilargiari buruzko wikia |
3 eta 5 saio bitartean |
UNITATE DIDAKTIKOAREN DESKRIBAPENA | ||||
Gelan Eguzki-sistema eta Lurraren higidura aztertu ondoren, ikasleei Ilargiari buruz dakitena egiaztatzea gonbidatzen zaie. Horretarako, haien jakin-mina piztea helburu duten galderak egingo zaizkie. Lan-taldetan antolatuta, bakoitzak gai bat duela, hasierako galderei erantzungo diete informazio zientifikoa bilatuz eta animazioak eta irudiak ikusiz. Material horretan oinarrituta, erantzun bat emango diote galderari. Erantzunak beraien adineko haurrentzat pentsatuta egon behar du. Azkenik, erantzunak lankidetzako wikia batean sartuko dituzte. |
||||
CURRICULUM-EDUKIAK |
|
|||
IKASKUNTZA-HELBURUAK |
|
|||
IKTko GAITASUN OROKORRAK* |
A2. Ingurune birtualetan moldatzen jakitea. A3. Informazioa kudeatzea, sortzea eta ebaluatzea. A4. Sortzaileak izatea eta berritzea. F3. IKTak erabiltzea testu-informazioa prozesatzeko. F5. IKTak erabiltzea multimedia-informazioa prozesatzeko. C2. Jabetza intelektuala aintzat hartzea. C3. Komunikazio elektronikoaren estiloak eta formak errespetatzea. |
*Eskola 2.0 proposameneko IKT gaitasunei dagozkien itemak, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat. Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata: Irakasleentzako eta ikasleentzako IKTko gaitasun-mapak: http://www.eskola20.org/formacion/mapa_competencial_TIC.pdf.
Sekuentziaren lehenengo urratsa da ikasleei proposatzea Ilargiari buruzko galdera batzuei erantzun diezaietela, horri buruz dituzten ideiak abiapuntu hartuta.
Galdera horien erantzunek osatuko dute egin beharreko wikiaren edukia. Lan-taldeak antolatuko ditugu hurrengo jarduerak egiteko.
ARLOKO GAITASUN espezifikoak | IKTko GAITASUN espezifikoak* | EBALUAZIO-IRIZPIDEAK |
Mundu fisikoaren ezagutza eta harekiko elkarreragina:
|
A2.1. Ingurune birtual bat maneiatzen hastea eta ingurune horietako oinarrizko eragiketak ikasteko gai izatea (oraingoan, LAMS). F3.1. Testu-prozesatzeko oinarrizko eragiketak egitea (kopiatu eta itsatsi, formatua). |
|
*Eskola 2.0 proposameneko IKT gaitasunei dagozkien itemak, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat. Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata: Irakasleentzako eta ikasleentzako IKTko gaitasun-mapak.
Bigarren urratsa izango da Ilargiari buruzko aurreko jardueran planteatutako galderei erantzutea. Oraingoan, baliozkotutako eta aurkezpen batean sintetizatutako informazio batean oinarrituko gara. Ikasleek ideia nagusiak idatziko dituzte, jarduerari lotutako foro batean erantzunak eman ahal izateko.
ARLOKO GAITASUN espezifikoak | IKTko GAITASUN espezifikoak* | EBALUAZIO-IRIZPIDEAK |
Mundu fisikoa ezagutu eta harekin interakzioa izatea:
Hizkuntza-komunikazioa
Norberaren autonomia eta ekimena:
|
A3.2. Irizpide hetereogeneoak erabiltzea informazio garrantzitsua aukeratzeko. A3.3. Webean informazioa bilatu, aukeratu eta sailkatzea, kanpoko irizpideak erabiltzen direla iturrien baliagarritasuna zehazteko. A3.4. Berdinen artean ideiak elkarri jakinaraztea, dagokien ezagutza-arloetakoak diren sinbolo-multzo txikia erabiliz. C3.2. Errespetuz jokatzea, norberaren ideiak eta pentsamenduak eta besteekiko iritziak jakinarazterakoan, dela Interneten dela Internetetik kanpo. |
|
*Eskola 2.0 proposameneko IKT gaitasunei dagozkien itemak, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat. Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata: Irakasleentzako eta ikasleentzako IKTko gaitasun-mapak.
Jasotako informazioarekin, taldeek wiki bat sortuko dute. Taldean, wikiaren orrialde bat beteko du ikasle bakoitzak, galderari erantzuna emateko testuaren eta irudi adierazgarrien bidez. Amaitutakoan, lankideen lanaren koebaluazioa egingo dute.
ARLOKO GAITASUN espezifikoak | IKTko GAITASUN espezifikoak* | EBALUAZIO-IRIZPIDEAK |
Hizkuntza-komunikazioa
Norberaren autonomia eta ekimena:
Arte-hezkuntza
|
F5.1. Multimedia-edukiekin lotutako oinarrizko eragiketak egitea (kopiatu eta itsastea, formatua, irudi bat, soinua, testua edo bideoa txertatzea; argazki bat webgune batetik deskargatzea). A4.2. Sormena, ikerketa eta berrikuntza baliatuz, beren produktuak (aurkezpenak, gailuak) sortzeko aukera ematen dieten IKT baliabideak erabiltzea, beren interesak betetzeko edo beste batzuek planteatutako arazoei irtenbidea emateko. C2.3. Webean informazioa erabiltzeari dagokionez zer konbentzio dauden jakitea, egileei aitorpena eman eta iturriak behar bezala aipatzeko. |
|
*"Eskola 2.0" proposameneko IKT gaitasunei dagozkien itemak, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat. Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata: Irakasleentzako eta ikasleentzako IKTko gaitasun-mapak.
Pau Casacuberta
Itinerarium: http://www.itinerarium.cat/