8. Ariketa
LAMSen talde bat sortzea
“Ilargiari buruzko wikia” segidan editatu beharko dugun beste ataza bat ikasleak lanerako taldeka banatzea
izango da.
Jarraipena aplikazioko Tareas requeridas (Egin beharreko atazak) bloketik
sar gaitezke.
Ir botoian klik eginda, ikastarora
sartzeko baimena duten ikasleen zerrenda erakusten digun pantailara joango gara, eta bertan, ikasleak taldeka banatzeko laukitxoak
izango ditugu.
Nahikoa da zerrendako izen batean klik egin eta, saguaren ezkerreko botoia zapaltzeari utzi gabe,
egoki iruditzen zaigun taldeko laukitxora arrastatzea, ikasleak lan-taldetan banatzeko.
Berresteko, Jarraipena aplikazioko Aplicar cambios (Aldaketak aplikatu) botoian klik egin
beharko dugu.
Ataza hori editatutakoan, ikasleek sekuentzian lan egiten jarraitu ahal izango dute.
Eta lan-taldeen banaketa ere ikusi ahal izango dute.