3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
Ilargiari buruzko wikia sortu LAMS-ekin
10. Ariketa
20separador_indice_X_de_N28
0%

10. Ariketa

LAMSen wiki bat sortzeko aukerak ikusi eta probatzea

Ariketa egin ahal izateko, ikasle moduan sartu beharko dugu segidara.

Horretarako, 6. ariketan sortu dugun “Probarako ikaslea” izeneko erabiltzailea erabil dezakegu, esaterako. Badugu beste aukera bat ere: gure erabiltzaileak Ikasle nahiz Tutore rolak baditu, Mis clases (Nire eskolak) pantaila nagusiko segidaren estekan klik egitea nahikoa da, sartzeko.

Segidako jardueretan aurrera egingo dugu “Ilargiari buruzko wikia” izenekora iritsi arte.

Sortuta dagoen orrialde bat editatzea

Orrialde nagusian sartu eta klik egingo dugu goiburuko Editar estekan.

Automatikoki, pantaila berri bat irekiko da, orriaren edukia bistaratzeko, eta beheko aldean testu-editorea eta testuaren ediziorako leihoa ageri dira.

Orain, kurtsorea edizioko gunean kokatu eta orriaren edukietan nahi adina aldaketa egin ditzakegu.

Edizio-tresnak erabiliko ditugu, horretarako.

Tresna hauek ditugu, eskuinetik ezkerrera:

  • Aurretiko bista

  • Word dokumentu batetik kopiatutako testua itsatsi

  • Desegin | Berregin

  • Lodia | Etzana | Azpimarratua

  • Azpiindizea | Goi-indizea

  • Bulet zenbakidunak | Bulet puntudunak

  • Letra-tipoa (letra-tipoa, tamaina, kolorea, lerrokadura)

  • Txikitu koska | Handitu koska

  • Lerrokadura: ezkerrean | erdian | eskuinean | justifikatua

  • Esteka edo lotura bat erantsi wikiko beste orri batekin

  • Kanpoko lotura edo esteka bat erantsi

  • Irudiak erantsi

  • Ekuazio bat erantsi

  • FCKeditor editoreari buruzko laguntza

  • Testuaren kolorea

  • Testuaren hondoaren kolorea

  • Taula bat txertatu

  • Bereizte-lerro bat txertatu

  • Aurpegierak txertatu

  • Ikur bereziak txertatu

Esteka bat egin wikiko beste orri batekin

Editorearen ikonoak gure wikiko beste orri baterako esteka egiteko aukera ematen digu. Esteka egin ahal izateko, ezinbestekoa izango da, jakina, aurretik beste orri batzuk izatea. Orriak Wiki page eremuko goitibeherako menuan agertuko dira. Aski izango da nahi dugun orria aukeratzea: esteka hautatuta dugun testuan edo objektuan txertatuko da, editatzen ari garen orriaren edukian.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Icono del editor

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Cecilia Rodríguez eta Teresa Hernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable