3. Jarduera: Ilargiari buruzko wikia
EGIN BEHARREKO LANAK |
IKT BALIABIDEAK |
IKTko GAITASUNAK |
10. ariketa: LAMSen
wiki bat sortzeko aukerak ikusi eta probatzea.
11. ariketa: LAMSeko wikiek dituzten funtzionalitateak
ikasleei aurkezteko gidoia prestatzea.
12. ariketa. Arbel digitala erabiltzea eduki digitalak
erakusteko.
13. ariketa: LAMSeko jarraipen-tresnak ikusi eta
erabiltzea. |
- LAMSeko "Wiki" tresna
- Irudi digitalak kapturatu eta tratatzea.
- Arbel digitala (edo proiektagailua eta ordenagailua)
|
D4. Ikaskuntza-esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta
ebaluatzea, IKTko baliabideak erabiliz ikasleengan sustatzeko XXI. menderako trebetasunak; esaterako, lankidetza, talde-lana,
pentsaera kritikoa, arazoak konpontzea, enpatia eta sormena. |
Jardueraren deskribapena
Ilargiari buruzko informazioa bilatu ostean, bildutako datuekin wiki bat egitea izango da azken jarduera.
Wikia sortu aurretiko urrats moduan, segidak wiki bat zer den eta nola egingo dugun adierazten duen pantaila
erakutsiko digu.
Eta jarraian, wikiaren lehen orrira sartuko gara. Hortik, aurkeztu nahi duten informazioaren edukiak editatzen hasiko
dira ikasleak.
Hortik abiatuta, asmoa da talde bakoitzari bere wikiak sortzeko prozesuan laguntzea, bakoitzaren
beharraren arabera: programaren funtzioei buruzko argibide instrumentalagoak emango ditugu; wikiaren testua antolatzeko edo
haren multimedia formatua zaintzeko orientabideak; edota taldekide bakoitzak egin beharreko lanaren inguruko jarraibideak
emango ditugu, elkarren artean behar bezala antolatu ez badira.