12. Ariketa
Arbel digitala erabiltzea eduki digitalak erakusteko
Arbelak, ongi funtziona dezan, kalibratuta egon behar du. (instalatzen den unean kalibratu ohi da). Guk
ez dugu ezer egin behar alde horretatik, baina garrantzitsua da jakitea kalibratuta dagoen, gerta badaiteke abian jartzean
guk hautatutako aukerak ez aktibatzea edo guk hautatutakoaren ondoko aukeraren bat aktibatzea. Horrelakorik gertatzen bada,
arbela ez dago behar bezala kalibratuta, eta aztertu dezaten eskatu behar dugu, jarduera aurkezteko saioan puntu-puntuan egon
dadin.
Arbela konektatuta eta kalibratuta dagoela, hurrengo urratsa arbelaren funtzionamenduarekin ohitzea da.
Arbelaren funtzionamendua aldatu egiten da marka zein den, baina guzti-guztiek sistematika soila izaten dute, finean dimentsioz
aldatutako ordenagailuak baitira, haien ohiko ikono intuitiboak dituztenak.