13. Ariketa
LAMSeko jarraipen-tresnak ikusi eta erabiltzea
Azkenik, irakasle moduan ezagutu behar dugun LAMSeko azken baliabidea, ikasleen ikaskuntzaren jarraipenarena da.
Aplikazioa Nire eskolak ataleko pantaila nagusian eskura daiteke, Seguimiento estekan.
Beste leiho bat zabalduko zaigu,
eta han, Secuencia eta Estudiantes fitxetan aurkituko ditugu ikasleen jarraipena egin ahal izateko aukerak.
Secuencia aukeran, ikasgaiaren diseinuaren eskemaren gainean, segidaren garapenean ikasleak zer egoeratan dauden
ikus dezakegu, denbora errealean.
Ikasleak ikono zuri batzuek ordezkatzen dituzte. Jardueraren koadroaren gainean daude, eta haien
gainean sagua pasatuz, ikaslearen izena agertzen da. Klik egin eta ikonoa arrastatuz, ikasle jakin bat jarduera batetik bestera
pasaraz dezakegu.
Beste aukera bat ere badugu: ikaslea gonbidatu dezakegu segida amai dezan, ikonoa ikasgaia amaitu duten ikasleak
dauden lekura arrastatuta.
Orriaren goiburuan, bi aukera berezi ere baditugu:
Editar en vivo (Zuzenean editatu). Egile-rola badugu, jardueraren planteamenduan edo testuan aldaketak
egiteko aukera izango dugu, ikasleak erabiltzen ari diren bitartean. Baliabide interesgarria izan daiteke, ikasgaian jardun
ahala eta taldearen jarraipenaren arabera, aurrez diseinatutako ikasgaia moldatzeko.
Exportar portfolio (Dokumentu-zorroa esportatu). Aukera horrek .zip fitxategi bat sortzen du,
eta hor sartzen ditu segida jarraitzen ari diren ikasleen erantzun guztiak, ikasle bakoitza dagoen jarduerara arte. Hala,
kontsultarako erabil daitekeen fitxategi batean bil daitezke jardueraren une jakin batean ikasle guztiek egindako lanen emaitzak.
Estudiantes fitxan, ikasle bakoitzaren segidaren banako ikuspegia
dugu. Segidari buruzko eskema horizontalean ikus dezakegu ikasle bakoitzak aurrera zenbat egin duen eta zer egoeratan dagoen.
Ikonoek hau adierazten dute:
|
Burututako jarduerak. |
|
Une honetan lantzen ari garen jarduera. |
|
Oraindik egin gabe ditugun jarduerak. |
Pantaila honetatik ikasle bakoitzaren lanaren jarraipena egin daiteke, zenbait baliabide erabilita.
Kontsultatu nahi dugun burututako jarduera baten ikonoaren gainean klik bikoitza eginez gero, ikasleak
ataza horretan emandako erantzunak edo emaitzak ikusi ahal izango ditugu.
Ikasle jakin baten erantzunen laburpena ere deskargatu dezakegu. Horretarako, erregistro bakoitzean dagoen
Exportar portfolio aukera erabiliko dugu.
Eta Ver gráfico de tiempo (Ikusi denboraren grafikoa) fitxan, ikasle bakoitzak jarduera
bakoitza egiteko emandako denbora ikus dezakegu, bi formatutan:
Ikasle guztiek segida amaitu dutenean, taldearen denbora-grafiko globala ere kontsultatu ahal izango
dugu. Horretarako, klik egin beharko dugu, orriaren goiburuko Ver gráfico… botoian.
Anotaciones (Oharrak) botoian, ikasleek segida egiterakoan beraien oharren atalean egindako
oharrak kontsultatu ahal izango ditugu.