3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
Ilargiari buruzko wikia sortu LAMS-ekin
LAMS jardueraren Helburua eta Egitura
3separador_indice_X_de_N28
0%

LAMS jardueraren Helburua eta Egitura

Material honen helburua hauxe da: adibideen bidez azaltzea nola aplika daitezkeen IKTak gelan, curriculum-edukiak ikasteko eta trebetasun digitalak eskuratzeko, aurretik sortutako eduki bat erabiliz, kasu honetan LAMS sekuentzia bat.

Webeko baliabidea da, eta ikasle guztiek sartu beharko dute LAMS plataforman jarduerak egin ahal izateko. Hortaz, denbora ezberdinetan egin ahal izango den jarduera da, dela zenbait ikasle konektatuta gainerako ikasleek bestelako lanak egiten dituztela, dela etxeko-lan moduan planteatuta edo informatikako eskola-orduetan.

Azalpenak ematen dituzten pantailen bitartez, segidako edukiak lantzen aurrera egingo dute ikasleek. Banaka egingo badute ere, elkarlanean taldekako lanak egiteko ere proposatuko zaie. Aplikazioaren azalpen-pantailetan adieraziko zaie une bakoitzean zer egin behar duten eta zer baliabide erabili behar dituzten.

Gure helburua IKTko gaitasunak eskuratzeko lan espezifikoa egitea denez, proposamenean, ikaskuntza-helburuez eta metodologia-jarraibideez gain, bereziki zehaztu dira unitatea burutzeko ikasleek nahiz irakasleek behar dituzten gaitasun digitalak.

Beraz, proposatutako LAMSen sekuentzia prestatzean eta lantzean, irakasleak trebetasun instrumentalekin, informazio digitalaren edo komunikazio birtualaren (IKT) tratamenduarekin lotutako jakintza eta jardunbideak aplikatu beharko ditu. Eginkizun horretarako jarraibideak eta laguntza ematea da, hain zuzen, tutorial honen helburu nagusia.

Horrela bada, premisa horiek kontuan hartuta, tutorialak hau eskaintzen du:

  • Sarrera moduan, LAMS sekuentziak nola erabiltzen diren eta nola egiten den ikasleen jarraipena.
  • Irakaslearentzako prestakuntza-proposamen bat (Prestakuntza-proposamena izeneko koadroan dago laburbilduta).
  • Egin beharreko lanaren azalpena, urratsez urrats.
  • Gelako programazio bat, curriculumari eta IKTei dagozkien eduki eta helburuekin (Gelako programazioa izeneko atala).

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Cecilia Rodríguez eta Teresa Hernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable