2. Ariketa
“Nire eskolak” atalean segidak (edo ikasgaiak) gehitzea
LAMS ingurunearekin ohituta gaudela, eta gure ikasleekin burutuko dugun jarduera prestatzen hasteko,
landuko dugun segida edo ikasgaia plataforman gehituko da.
Horretarako, klik egingo dugu Mis clases eskolako Agregar lecciones aukeran.
Ekintza horrekin, leiho berri bat irekiko dugu. Hiru aukera-fitxa izango ditugu bertan.
Lehenespenez, Lección (Ikasgaia) fitxa agertzen da. Hor agertzen dira LAMS zerbitzarian sarbidea
dugun karpetak.
Karpetetako bat pertsonala izango da eta plataforman erabiltzaile moduan dugun izena izango du. Bertan
bilduko dira segida-egile profila badugu sortu eta diseinatzen ditugun segidak. LAMSen hasiera batean izena eman diguten profilarekin
ezingo ditugu segidak diseinatu, sortuta daudenak erabili ahal izango ditugu soilik.
Beste karpeta batek Mis clases (Nire eskolak) gunean sartzeko aukera ematen digu, gure ikasleekin
lantzeko sortutako eskoletara. Han ikusiko ditugu sartutako segidak ere.
Azkenik, Carpeta Pública (Karpeta publikoa) irekitzeko aukera izango dugu, eta bertan, proiektutik
eskainiko diren segidez gain, proiektuko erabiltzaileek gainerako erabiltzaileekin partekatzeko egindako proposamenak ere
bilduko dira.
Azken karpeta horretan izango dugu Ilargiari buruzko wikia izeneko segida. Karpetaren izenaren
ezkerreko aldean dagoen gezian klik eginez gero, hango edukia agertuko zaigu, eta erregistroa hautatu eta Crear lección
(Sortu ikasgaia) botoian klik egitea nahikoa izango da.
Ekintza berretsita, sistemak Mis clases (Nire eskolak) pantailara itzuliko gaitu. Han izango
dugu ikusgai, ikasgaien zerrendan, “Ilargiari buruzko wikia” segida.
Sekuentziaren edo ikasgaiaren eskuinean, aukera berri bat agertuko zaigu: Seguimiento (Jarraipena).
Esteka horretan sakatzean, segida editatzeko ingurunea irekiko zaigu, eta ikasgai horretan lanean dauden ikasleen bilakaera
egiaztatuko dugu.
Hurrengo ariketetan aurkeztuko ditugu tresna horren funtzioak eta erabilerak.