3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
Ilargiari buruzko wikia sortu LAMS-ekin
5. Ariketa
11separador_indice_X_de_N28
0%

5. Ariketa

Segida baten diseinua ikustea

LAMS segidak nola planteatuta dauden eta segidek nola funtzionatzen duten ikusteko, ariketa bat proposatzen dugu. Egilearen profila ez dugunez, ezin ditugu editatu, baina aukera dugu kontsultatzeko.

Gauden leihotik atera gabe, alegia Seguimiento pantailan jarraituta (4. ariketa), klik egingo dugu goiburuko Secuencia (Segida) fitxan.

Pantaila bat agertuko da, erdialdean segidaren eskema erakusten duena.

Eskemak informazioak eta ikasleek egin beharreko jarduerak erakusten dizkigu:

  • Jardueraren aurkezpena:
  • 1. jarduera: Zer dakigu Ilargiari buruz?
  • 1. jarduera: Gaien eta taldeen zerrenda.
  • 1. jarduera: Taldetan banatzea. Une horretatik aurrera, jarduerak taldeka egingo dira, eta ikasleek bere taldeko gunerako sarbidea izango dute soilik. (8. ariketan azalduko dugu nola egiten den).
  • 2. jarduera: Erantzunak bilatzea.
  • 2. jarduera: Wikiari irudiak eranstea.
  • 2. jarduera: Wikiak zer diren aurkeztu eta horiei buruzko informazioa ematea.
  • 3. jarduera: Wiki bat sortzea.
  • 3. jarduera: Guztioi ezagutzera ematea.

Eskemako laukian klik eginez, jarduerei buruzko informazioa eskuratuko dugu.

Lehenespenez Sumario (Aurkibidea) fitxa zabalduko zaigu. Ikasleek jardueraren aurkezpen moduan ikusiko duten informazioa agertzen da, eta orrialdearen amaieran, ikasleen Jardueraren jarraipenari buruzkoestatistikak . Informazio hori azken fitxan ere agertzen da.

Instrucciones (Jarraibideak) fitxan, segidaren egileak segida aplikatzeko emandako azalpenak irakurri ahal izango ditugu, horrelakorik egin badu. Litekeena da informaziorik ez egotea maila horretan.

Editar actividad (Jarduera editatu). Aukera ematen digu aldaketak egiteko jardueraren pantailako testuan edo maketazioan, egilearen profila badugu LAMSen. Orain dugun profilarekin ezinezkoa da.

Leihoa itxi eta Segida pantailara itzultzen bagara, ikusiko dugu beste aukera eta informazio batzuk ere baditugula.

Orrialdearen goiburuan, lau botoi ditugu:

  • Zuzeneko edizioa (Edición en vivo). Sekuentziako diseinu-gunera sartzen da, jardueraren edukia aldatzeko, bai eta segidaren egitura aldatzeko ere, horrela nahi bada. Gure profilarekin, sartzeko aukera badugu bai, baina irakurtzeko baimena dugu soilik, eta ezingo dugu ezer aldatu.

  • Dokumentu-zorroa esportatu (Exportar portafolio). .zip karpeta bat sortzen du, ikasle bakoitzak egindako jarduera bakoitzean emandako erantzunekin edo egindako lanarekin.

  • Freskatu (Refrescar), pantaila eguneratzeko, datuetan aldaketarik eginez gero.

  • (Laguntza) (Ayuda), LAMSeko laguntzako online orrialdeetara sartzeko (ingelesez daude).

Orri-oinean, ikasleek segidaren garapenean izan duten bilakaera ikusi ahal izango dugu.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Esquema de la secuencia

Estadísticas

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Cecilia Rodríguez eta Teresa Hernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable