3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
Ilargiari buruzko wikia sortu LAMS-ekin
10. Ariketa
21separador_indice_X_de_N28
0%

10. Ariketa

Kanpoko web baterako esteka txertatzea

Prozedura aurrekoaren berbera izango da. Kurtsorea esteka izatea nahi dugun orriko testuaren edo objektuaren gainean jarriko dugu, eta editorearen ikonoan klik egingo dugu.

Nahi dugun orriaren URLa zehaztu, eta testuan txertatuko da esteka aktibo moduan.

Irudi bat txertatzea

Botoi honek irudiak txertatzeko aukera ematen digu.

Gure wikia online sortzen eta ikusten denez, Interneteko irudiak txertatzeko, aski da haien URLa adieraztea. Horretarako urrats hauei jarraituko diegu:

  • 1. urratsa Wikiaren leihoa itxi gabe, beste leiho bat zabalduko dugu Googleren irudi-bilatzailearekin jarduteko.
  • 2. urratsa Bilaketako gako-hitz bat edo gehiago sartu, eta egokia deritzogun irudi bat lortzean, klik egingo dugu haren gainean.
  • 3. urratsa Beste pantaila bat zabalduko zaigu: irudiaren jatorrizko web-orria da, eta irudiaren koadro txikia du goiburuan. Klik egingo dugu koadro txikiaren gainean.
  • 4. urratsa. Irudia duen orri bat zabalduko zaigu. Nabigatzailearen helbideen laukian agertzen den URLa aukeratuko dugu. Hori da hautatu eta kopiatu (Ctrl+C eginda) beharreko irudiaren helbidea.
  • 5. urratsa. Itzuli wikiaren leihora, editatzen ari garen orrialdean. Irudia txertatu nahi dugun orriaren puntuan kokatuko dugu kurtsorea, Irudia txertatu
    botoian klik egin eta lehen kopiatutako URLa gure wikiko editorearen leihoko URL eremuan itsatsiko dugu (Ctrl+V eginda).
  • 6. urratsa Orrian egindako edozein aldaketa berresteko, Guardar cambios (Aldaketak gorde) botoian klik egin behar da beti.

Orri berria eranstea

Egin klik antailako goiburuko Añadir (Erantsi) aukeran.

Beste pantaila bat zabalduko da. Testu-editorea du, eta Titulua izeneko eremua. Hor orri berriaren izena jarri beharko dugu.

Eta jarraian orri berriaren edukia editatu ahal izango dugu, editoreak emandako aukerez baliatuta.

Ez ahaztu: egin klik Guardar cambios botoian, eduki berriak jasota geratzeko.

Orriaren beheko aldean bistaratuko zaizkigu wikian erantsitako orriak, tituluaren aurretik dagoen ikonoan klik eginez. Orrietara jotzeko, aski da izenburuan klik egitea.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Búsqueda imágenes

Editor de texto

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Cecilia Rodríguez eta Teresa Hernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable