Ikasgelako programazioa. 3. Jarduera
3. jarduera Ilargiari buruzko wikia
Jasotako informazioarekin, taldeek wiki bat sortuko dute. Taldean, wikiaren orrialde bat beteko du ikasle
bakoitzak, galderari erantzuna emateko testuaren eta irudi adierazgarrien bidez. Amaitutakoan, lankideen lanaren koebaluazioa
egingo dute.
ARLOKO GAITASUN espezifikoak
| IKTko GAITASUN espezifikoak*
| EBALUAZIO-IRIZPIDEAK
|
Hizkuntza-komunikazioa
Norberaren autonomia eta ekimena:
- Erabakiak hartzea.
- Talde-lana.
Arte-hezkuntza
|
F5.1. Multimedia-edukiekin lotutako oinarrizko eragiketak egitea (kopiatu eta itsastea,
formatua, irudi bat, soinua, testua edo bideoa txertatzea; argazki bat webgune batetik deskargatzea).
A4.2. Sormena, ikerketa eta berrikuntza baliatuz, beren produktuak (aurkezpenak, gailuak) sortzeko aukera ematen
dieten IKT baliabideak erabiltzea, beren interesak betetzeko edo beste batzuek planteatutako arazoei irtenbidea emateko.
C2.3. Webean informazioa erabiltzeari dagokionez zer konbentzio dauden jakitea, egileei aitorpena eman eta iturriak
behar bezala aipatzeko. |
- Informazioa argi egituratzen du, wikiaren hipermedia-aukerak baliatuta.
- Irudiak sartzen ditu wikian.
- Erabilitako irudien iturria aipatzen du.
- Badaki zer den satelitea kontzeptua.
- Badaki Ilargia Lurraren satelitea dela.
- Badaki Ilargiak bi higidura-mota dituela: biraketa-higidura eta translazio-higidura.
- Badaki zein diren Ilargiaren faseak: ilbetea, ilbehera, ilberria, ilgora.
- Badaki zer den eklipsea, bai eta zer egoeratan gertatzen den ere.
|
*"Eskola 2.0" proposameneko IKT gaitasunei dagozkien itemak, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat.
Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata: Irakasleentzako eta ikasleentzako IKTko gaitasun-mapak.