3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
Ilargiari buruzko wikia sortu LAMS-ekin
Ikasgelako programazioa
25separador_indice_X_de_N28
0%

Ikasgelako programazioa

MAILA

IRAKASGAIA

GAIA

IZENBURUA

IRAUPENA

Lehen Hezkuntzako 5. maila

Ingurunearen ezaguera

Ilargia

Ilargiari buruzko wikia

3 eta 5 saio bitartean

UNITATE DIDAKTIKOAREN DESKRIBAPENA

Gelan Eguzki-sistema eta Lurraren higidura aztertu ondoren, ikasleei Ilargiari buruz dakitena egiaztatzea gonbidatzen zaie. Horretarako, haien jakin-mina piztea helburu duten galderak egingo zaizkie.

Lan-taldetan antolatuta, bakoitzak gai bat duela, hasierako galderei erantzungo diete informazio zientifikoa bilatuz eta animazioak eta irudiak ikusiz. Material horretan oinarrituta, erantzun bat emango diote galderari. Erantzunak beraien adineko haurrentzat pentsatuta egon behar du.

Azkenik, erantzunak lankidetzako wikia batean sartuko dituzte.

CURRICULUM-EDUKIAK
  • Lurraren satelitea.
  • Ilargiaren higidura.
  • Ilargiaren faseak: ilbetea, ilbehera, ilberria, ilgora.
  • Eguzki-eklipsea eta Ilargi-eklipsea.

IKASKUNTZA-HELBURUAK

  • Ilargiak Lurraren satelite moduan dituen ezaugarriak jakitea.
  • Inguruneko elementu garrantzitsuekin lotutako galderak egin eta horiei erantzutea.
  • Ilargiaren faseak jakitea.
  • Ilargiaren higidurak bereiztea.
  • Eklipsea nola sortzen den jakitea.

IKTko GAITASUN OROKORRAK*

A2. Ingurune birtualetan moldatzen jakitea.

A3. Informazioa kudeatzea, sortzea eta ebaluatzea.

A4. Sortzaileak izatea eta berritzea.

F3. IKTak erabiltzea testu-informazioa prozesatzeko.

F5. IKTak erabiltzea multimedia-informazioa prozesatzeko.

C2. Jabetza intelektuala aintzat hartzea.

C3. Komunikazio elektronikoaren estiloak eta formak errespetatzea.

*Eskola 2.0 proposameneko IKT gaitasunei dagozkien itemak, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat. Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata: Irakasleentzako eta ikasleentzako IKTko gaitasun-mapak: http://www.eskola20.org/formacion/mapa_competencial_TIC.pdf.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Cecilia Rodríguez eta Teresa Hernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable