3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
Ilargiari buruzko wikia sortu LAMS-ekin
3. Ariketa
8separador_indice_X_de_N28
0%

3. Ariketa

Ikasleei eskolan alta ematea

Ikastetxeko proiektuaren arduradunen batek urrats hori dagoeneko eman izana gerta daiteke. Edonola ere, azalpenak emango ditugu irakasleak LAMS lan-espazioan jarduteko autonomia handiagoa izan dezan.

Ikasleei LAMS baliabidera sartzeko baimena emateko, alta eman behar diegu zerbitzarian.

Administrar clase (Eskola administratu) fitxako aukeretatik egin ahal izango dugu hori. Bi lekutatik sar gaitezke horra: Administración de cursos y clases (Ikastaroen eta eskolen administrazioa), edo Mas opciones > Gestión de clases. (Aukera gehiago > eskolen kudeaketa).

Ikastaroen eta eskolen administraziotik sartzen bagara, bi informazio- eta kudeaketa-maila ditugu: ikastaroak eta eskolak.

Estekan klik eginez bistaratzen den pantailan lehenengo maila agertzen zaigu; hau da, alta emanda gauden ikastaroen zerrenda.

Adibidean “Contenidos Aula Digital” izeneko ikastaroa soilik dugu, baina beste ikastaro edo espazio batzuetarako sarbidea bagenu, zerrendan agertuko lirateke.

Maila honetan gure “Eskoletako kudeatzailea” profilarekin ez dugu erabiltzaileak kudeatzeko baimenik.

Ikastaroari lotutako eskoletara sartzeko (bigarren informazio-mailara) ikastaroaren izena duen estekaren gainean klik egin behar dugu. Adibidean, “Contenidos Aula Digital” izenekoaren gainean.

Ekintza horrekin, eskolak kudeatzeko pantailara sartuko gara.

Pantaila honetara sartuko gara zuzenean Mas opciones > Gestión de clases (Aukera gehiago > Eskolen kudeaketa) botoian sakatuz gero.

Ikastaroari buruzko deskribapen-informazioa bistaratzeaz gain (nahi izanez gero Editatu > Contenidos Aula Digital botoian klik eginez editatu ahal izango dugu informazio hori), gunea kudeatzeko bi aukera ere ematen zaizkigu:

  • Administrar usuarios (Erabiltzaileak kudeatu), ikasgelako erabiltzaileei alta eman eta baimenak emango dizkiegu bertatik.
  • Crear un nuevo grupo (Talde berria sortu), aukera egokia da gure LAMS gunean azpitalde berriak sortu nahi izanez gero, segida edo baliabide desberdinetara sartzen diren ikasle-taldeak antolatzeko.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Cecilia Rodríguez eta Teresa Hernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable