1. Ariketa
LAMSen sartzea
Ikasgelan LAMS segidak aplikatzen laguntzeko jarduerei ekin aurretik, beharrezkoa da plataforman nola
sartu behar den ikusteko eta aukera nagusiak menderatzeko denbora apur bat eskaintzea.
LAMSekin lan egiteko, beharrezkoa da Eskola 2.0 proiekturako gaitutako LAMS zerbitzarian sartzea.
URL honetan dago: http://lams.eskola20.org/
Hasierako orrian, identifikatu egin beharko dugu, honako datu hauek sartuta:
Usuario: eskola20
Contraseña: prototipo
LAMSen, erabiltzaileek bost profil edo rol izan ditzakete. Kudeaketa-ahalmen handienetik txikienera, hona hemen
profil edo rol horiek:
Egilea, segidak diseinatzeko aukera izango du.
Eskolaren administratzailea, eskolak sortzeko eta haietara sartu ahal izango duten erabiltzaileen kudeaketa
egiteko baimena izango du.
Eskolaren kudeatzailea, eskola baterako ikasgaiak gehitzeko eta haietara sartu ahal izango duten erabiltzaileen
kudeaketa egiteko baimena izango du.
Tutorea/Monitorea, ikasgai (edo segida) baten jarraipenerako aukeretara sartu ahal izango du.
Ikaslea, ikasgai (edo segida) batean sartu ahal izango du, lan egiteko.
Ez dira elkar baztertzen duten profilak; hau da, rol bat baino gehiago izan ditzakegu.
Gure profila zein den, ingurunea bistaratzerakoan aukera gehiago edo gutxiago izango dugu, baimenak baditugu.
Sistemaren
barruan izango dugun profila “ Ikasgeletako kudeatzailea ” izango da, eta horri dagozkion LAMS funtzioei buruzko azalpenak
emango dira behean ageri diren ariketetan.
LAMSen hasierako orrira sartzean, bi atal nagusitan banatuta egongo da bistaratzen dugun orria, goiko fitxetan:
Mi perfil (Nire profila). Plataformako gure erabiltzaile-datuetara sartzeko aukera ematen du,
kontsultatu edo aldatu ahal izateko.
Mis clases (Nire eskolak). espazio hori izango da LAMSen sartzean lehenetsitako hasierako orria,
eta bertan bi informazio-maila izango ditugu goitik behera eta ezkerretik eskuinera:
Administración de cursos y clases (Ikastaroen eta eskolen administrazioa). LAMSeko zerbitzariaren
erabiltzaileen informazioa ikusteko aukera ematen digu, baina ez dugu edizio-baimenik izango. Gure guneko edo eskolako erabiltzaileen
kudeaketarako sarbidea ere bada: eskolaren izenean klik eginda sartu daiteke hor.
Aukera horietara sartzeko beste bide batzuk ere badira: Más opciones (Aukera gehiago)
eta Gestión de clases (Eskolen kudeaketa). (Tutorial honetako 4.
ariketan azaldu da aukera horren funtzionamendua)
Refrescar (Freskatu), orrialdea berriro kargatu eta egin ditugun konfigurazio-aldaketak ikusteko.
Salir (Irten), LAMS plataformatik ateratzeko .
El Eskolaren edo gunearen izena. Gure ikasleekin landuko ditugun ikasgaiak edo segidak jartzeko
prestatutako gunea . Adibidean, espazioaren izena “Contenidos Aula Digital” da.
Agregar lecciones (Ikasgaiak gehitu). Jada sortuta dauden segidetako karpetak ireki ditzakegu,
gure eskolan sartu eta ikasleek erabil eta landu ditzaten. Prozedura horri buruzko xehetasunak 7. ariketan eman dira)
Más opciones (Aukera gehiago). Goitibeherako menu bat zabaltzen zaigu, eta hor bi aukera: