3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
Menditik itsasora: Euskadiko eta munduko ibaiak
3. Etapa
8 de 27
0%

3. Etapa

Munduko ibairik luzeenak

1996an, zientzialari-talde bat Amazoniako oihanean (Hego Amerika) sartu zen. 14 egunez jarraian ibili ondoren, eta 5.000 metroko garaierara iritsi ziren, Ande mendietan. Hantxe aurkitu zuten Amazonas ibaiaren jaiolekua, ordura arte uste zena baino 700 km urrunago. 

Aurkikuntza hori egin zenetik, Amazonas bihurtu da munduko ibairik luzeena, 6.800 km luze baita (Afrikan dagoen Nilo ibaia baino 100 km luzeago).

Gure bidaiaren etapa honetan, munduko ibairik luzeenak ezagutuko dituzue, eta argazki-erakusketa bat egingo duzue haietako bakoitzari buruz.

7. jarduera. Aurkitu Google Earthen ibai hauen bokalea: Amazonas, Nilo, Hang-Ho (Ibai Horia), Mississippi eta Danubio. Erabili posizio-markak () ibaiak non itsasoratzen diren adierazteko, eta haiek izendatzeko.

8. jarduera. Demagun museo garrantzitsu batean lan egiten duzuela, eta artelanak aukeratzea eta erakusketak antolatzea dela zuen lana.

Taldeka, prestatu argazki-erakusketa bat Flickrekin (http://www.flickr.com) munduko ibairik luzeenetako bati buruz. Aukeratu ibaitik gertu bizi diren landareak, animaliak eta gizarteak erakusten dituzten 10 argazki. Egin aurkezpen labur bat erakusketaren sarrera gisa.

Lana egiteko, hartu kontuan jarraibide hauek:

  • Argazkiek deigarriak izan behar dute nolabait (koloreengatik, edukiagatik, osaeragatik...).

  • Ez da beharrezkoa argazki guztietan ibaia agertzea, baina argazki guztiek eduki behar dute loturaren bat ibaiarekin.

  • Saiatu erakusketa "koherentea" izan dadila; hau da, argazki guztiek eduki dezatela zerbait komuna.

Aholkua: gogoratu Flickren munduko mapa erabil dezakezuela argazkiak bilatzeko, Explorar-Mapa del mundo (Arakatu - Munduko mapa) bidea jarraituz.

9. jarduera. Erabili aurrez sortu dituzuen posizio-markak, zuen erakusketa "geolokalizatzeko". Kode hau erabil dezakezue horretarako:

<a href="helmuga">edukia</a>

Helmugak zuen erakusketaren URLa adierazten du, eta edukiak, berriz, lotura-hitzak adierazten ditu.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta eta Mª Cristina Pérez Pietri
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest