4. Ariketa
Iberiar penintsulako ibai nagusiak kokatzea Google Earthen
Jarduera honen sarrera gisa, ibai horiei buruz dakitena gelan azaltzeko proposa diezaiekegu ikasleei. Ezagutzen
al zuten aurrez bederatzi ibai horietakoren bat? Ikusi al dute noizbait haietakoren bat? Ba al dakite zein den luzeena?
Iberiar penintsulako ibaiak kokatzeko, lehenengo jardueran erabili dugun sistema bera erabiliko dugu. Google
Eartheko markatzaileekin, ibai bakoitzaren bokalea adieraziko dugu Lurrean. Lana errazteko, Google Earthen bilaketa-menua
erabiltzea gomendatzen dizuegu. Menu horretan, Volar a (Hegan egin hona) fitxan, hirien, kaleen
eta interesguneen izena idatz dezakegu. Google Earthen nabigatzaileak zuzenean eramango gaitu adierazitako puntura. Adibidez,
Tajo ibaiaren bokalea bilatu nahi badugu, eta Lisboan itsasoratzen dela baldin badakigu, hiriaren izena idatziko dugu bilaketa-menuan:
Ikasleek zailtasuna badituzte Google Earthen ibaien bokaleak aurkitzeko, bilaketa
arrunt bat egin daiteke Interneten, adibidez, Wikipedian (http://es.wikipedia.org ). Beste aukera bat da guztion artean egitea bilaketa gelan,
arbel digital elkarreragilea erabiliz. Iberiar penintsularen irudia arbelean proiektatu ondoren, beren borondatez ibaiak aurkitzen
saiatzeko eskatuko diegu ikasleei.