2. Jarduera
Iberiar penintsulako ibaiak
Proposamen didaktikoaren bigarren jardueran Iberiar penintsulako ibai nagusiak landuko ditugu: Tajo, Duero,
Ebro, Miño, Guadiana, Guadalquivir, Júcar, Segura eta Nerbioi (irakasleak beste ibai batzuk gehi ditzake, egoki baderitzo).
Ikasleek ibai horien bokaleak aurkitu beharko dituzte Google Earthen bidez. Gero, mapa kontzeptual bat egingo dute Cmap Toolsekin,
eta irudiak eta beste multimedia-informazio batzuk gehitu ahal izango dituzte bertan. Lehenengo jardueran sortutako wikiarekin
egin dugun bezala, mapa kontzeptuala ere "geolokalizatu" egingo dugu, eta sarean argitaratuko dugu.