3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
Menditik itsasora: Euskadiko eta munduko ibaiak
1. Jarduera
11 de 27
0%

1. Jarduera

Euskadiko ibaiak

Proposamen didaktiko honetako jarduerak egiteko, beharrezkoa da Google Earth programa instalatzea. Doan deskarga dezakegu web-helbide honetatik: http://earth.google.es/ .

Google Earth programa informatikoak Lurra hiru dimentsiotan ikusteko aukera ematen du. Programan satelite bidezko irudiak, mapa politikoak eta datu-base toponimiko izugarri bat uztartzen dira. Elementu horiekin, munduko edozein toki esplora dezakegu.

Gaur egun Google Earthek hiru bertsio ditu: bi komertzialak dira, eta beste bat doakoa, baina funtzio mugatuak ditu. Bertsio horiek Windows, Linux eta MacOS sistema eragileetarako daude eskuragarri.

Aukera hauek ematen ditu Google Earthek, besteak beste: urrutiko hiriak eta herrialdeak goitik begiratuta esploratzea; herrialde, hiri, itsaso eta ozeanoen izenak ezagutzea; munduko puntu bat kokatzea koordenatuen bidez; eraikinak eta formazio geologikoak ikustea hiru dimentsiotan; gure bidaia birtualen irudiak hartzea eta bideoak egitea; puntu eta ibilbide interesgarriak sortzea.

Ongi funtzionatzeko, Google Earthek banda zabaleko konexio bat behar du, eta 512 megako RAM memoria eduki beharko luke.

Earthquestarekin hasi aurretik, komeni da Google Earthen nabigazio-kontroletara ohitzea. Kontrol horiek Lurrean zehar mugitzeko balio dute, eta Google Earthen ezkerreko goiko izkinan daude:

Google Earthen sartzean ez bada nabigazio-kontrolik agertzen, ikusgai jar ditzakegu menu nagusiko Ver - Mostrar navegación (Ikusi - Nabigazioa erakutsi) bidea jarraituz.

Ikuspegi-kontrolak ikuspegiz aldatzeko balio digu, burua alde batera edo bestera mugituko bagenu bezala:

Mugimendu-kontrolak aurrera egiteko, atzera egiteko edo alboetarantz mugitzeko balio du.

Azkenik, zoom-kontrolarekin Lurrerantz hurbildu edo Lurretik urrundu gaitezke. Kontrola barraren muturretara hurbiltzen badugu, zoomak mugitzeko abiadura handituko du.

Nabigazio-kontrolez gain, badaude Google Earthen munduko mapan zehar mugitzeko beste modu batzuk ere. Teklatuko kurtsoreekin, edota saguko botoiak sakatuta edukiz, nabigazio-kontrolekin bezala mugi gaitezke. Google Earthen nabigatzeko modurik erosoena probatzea eta bilatzea komeni da.

Google Earthek badu ezagutu beharko genukeen beste funtzio bat ere, geruzena, hain zuzen. Geruzak Lurraren gainean jartzen dira, eta informazio ugari ematen diote Google Earthen erabiltzaileari; adibidez, herrialdeen eta hirien izenak, errepideei buruzko informazioa, eguraldiari buruzkoa, bai eta gobernuz kanpoko erakundeen jarduerei buruzkoa ere,

Geruzen leihoa ezkerreko beheko izkinan dago. Geruza berriak gehi ditzakegu, hutsik dauden laukiak hautatuz:

Jarduerak hasi baino lehen, irakasleak arbel digital elkarreragilean azaldu dezake nola funtzionatzen duen Google Earthek. Google Earth ez da programa konplexua, baina ikasleek oinarrizko eragiketetako batzuk jakin beharko lituzkete gelan erabiltzen hasi aurretik.

Earthquesta kargatuko dugu, kmz fitxategian (kmz fitxategiaren lotura) bi klik eginez, edo Google Eartheko Archivo - Abrir (Fitxategia - Ireki) bidea jarraituz. Earthquestaren etapak agertuko dira Lugares (Tokiak) leihoan, leiho nagusiaren ezkerrean:

Etapetako batean sartzeko, nahikoa da bi klik eginez hautatzea. Google Earthek zuzenean eramango gaitu proba dagoen leku geografikoraino. Earthquestaren etapek ez dute egitura lineala. Irakasleak egoki baderitzo, etapa batzuk ken ditzake, edo proposatutako ordena alda dezake. Nolanahi ere, ikasleen lana errazteko, 1. etapatik hasi eta 3. etapan amaitzea gomendatzen dugu.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta eta Mª Cristina Pérez Pietri
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest