3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
Menditik itsasora: Euskadiko eta munduko ibaiak
2. Ariketa
14 de 27
0%

2. Ariketa

4. urratsa. Orriak sortzea

Orri berri bat sortzeko, Página Nueva (Orri berria) estekan klik egingo dugu. Wikiaren ezkerreko zutabean dago aukera hori. Orriari izena jarriko diogu, etiketak gehituko dizkiogu nahi izanez gero, eta Crear (Sortu) aukeran klik egingo dugu:

7. urratsa. Wikiko orri bat editatzeko, Editar (Editatu) fitxa aukeratuko dugu: eskuineko goiko izkinan dago. Wikiaren alboen kolorea ahuldu egingo da berehala, eta edizio-barra bat agertuko da. Informazioa sartzeko erabili ahal izango dugu barra hori.

Wikispacesen edizio-sistema testu-prozesadore arrunt batenaren antzekoa da. Zenbait letra-formaturen artean aukera dezakegu, zenbakiak, estekak edo irudiak gehi ditzakegu... Praktika eta irudimen pixka batekin, elementu ugariko wiki bat sor dezakegu.

Hona hemen Wikispacesen edizio-barran agertuko diren ikonoen eta haien funtzioen zerrenda:

Letra-tipoa aldatzea: lodia, etzana, azpimarratua, letraren kolorea eta letra-tipoa...

Paragrafoaren hierarkia aldatzea: 1. izenburua, 2. izenburua...

Zenbakidun zerrenda edo puntukako zerrenda.

Esteka, fitxategia, objektua edo taula sartzea.

Azken ekintza desegitea/berregitea.

Orriaren aurrebista erakustea.

Edizioa bertan behera uztea.

Edizioa gordetzea.

8. urratsa. Wikian ibaiaren irudi bat gehitu nahi badugu, disko gogorrean gordetako irudi bat edo sareko irudiren bat erabil dezakegu. Sareko irudi bat erabiliz gero, Wikispacesen oso espazio gutxi kontsumitzen dugu, baina irudia gal dezakegu jatorriko web-orria desagertzen bada.

Gure ordenagailutik irudi bat igotzeko, berriz, File ikonoan klik egingo dugu, eta, gero, Upload File aukeran:

Disko gogorra arakatu eta Wikispacesen gehitu nahi dugun fitxategia hautatu ondoren, kargatzeko prozesua hasiko da. Bi klik egingo ditugu irudia gure wikian txertatzeko:

Kanpoko irudi bat erabiltzeko, Imagen Externa (Kanpoko irudia) fitxa hautatuko dugu, eta irudiaren helbidea idatziko dugu hutsik dagoen laukian: erraz lor dezakegu irudiaren helbidea, saguaren eskuineko botoia eta Copiar ruta la ruta de la imagen (Irudiaren bidea kopiatu) aukera erabiliz. Cargar (Kargatu) fitxan klik egingo dugu, eta gero bi klik irudiaren gainean, wikian sar dadin:

Irudiez gain, bideoak, soinu-fitxategiak, multimedia-aurkezpenak eta sareko beste hainbat baliabide eduki ditzake wikiak. Wikispacesen IKT kapsula-lantegia bisitatzea gomendatzen dizuegu, zerbitzua ongi aprobetxatzeko, eta elementu ugariko wiki elkarreragileak sortzeko: http://www.eskola20.org/formacion/tutoriales/nivel1/wikispaces/

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta eta Mª Cristina Pérez Pietri
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest