7. Ariketa
Munduko ibairik luzeenak Google Earthen kokatzea
Jarduera hau proposamen didaktikoko hiru jardueretan errepikatzen da. Hartara, hiru jarduerak amaitzean,
ikasleek Google Eartheko fitxategi bat izango dute, eta ikasi dituzten ibai guztiak kokatuta egongo dira bertan. Jarduera
honetan, aurrez aipatu ditugun munduko ibairik luzeenak markatzaileekin kokatuko dira.