3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
Menditik itsasora: Euskadiko eta munduko ibaiak
Ikasgelako programazioa
26 de 27
0%

Ikasgelako programazioa

2. jarduera. Iberiar penintsulako ibaiak "geolokalizatzea". Mapa kontzeptual bat egitea.

Bigarren jarduera Iberiar penintsulako ibai nagusiei buruzkoa da. Ikasleek, Interneten laguntzarekin, ibai horien bokaleak kokatu beharko dituzte Google Earthen. Gero, mapa kontzeptual bat egingo dute banaka Cmap Toolsekin, eta irudiak eta beste multimedia-baliabide batzuk erabil ditzakete bertan.

Arloko gaitasun espezifikoak

IKT gaitasun espezifikoak*

Ebaluazio-irizpideak

Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin interakzioa izateko gaitasuna

  • Ezagutza zientifikoaren jarrerak eta ohiturak garatzea eta aplikatzea: arazoak identifikatzea eta planteatzea, behatzea, aztertzea, esperimentatzea, emaitzak jakinaraztea, zenbait testuingurutan aplikatzea...
  • Informazioa bilatzea, aukeratzea, erregistratzea, tratatzea eta aztertzea, zenbait teknika eta estrategia erabilita: ahozkoak, idatzizkoak, ikus-entzunezkoak, digitalak edota multimediakoak.

Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala

  • Informazioaren tratamenduko trebetasunak; informazioa bilatzea, lortzea, prozesatzea eta jakinaraztea, eta informazio hori jakintza bihurtu ahal izatea.

Ikasten ikasteko gaitasuna.

  • Jakitea zer dakigun, nola ikasten den eta nola egiten den aurrera ikasketetan.
  • Teknikak garatzea arreta jartzeko, kontzentratzeko, oroimenerako, hizkuntzaren ulermenerako eta adierazpenerako, lan intelektualerako, lorpen-motibaziorako, talde-lanerako, autoebaluaziorako...

F2.1. Interneteko zerbitzuak erabiltzea (web-bilatzaileak eta beste batzuk), informazioa bilatzeko.

A2.1. Ingurune birtual bat maneiatzen hastea eta ingurune horietako oinarrizko eragiketak ikasteko gai izatea.

A3.3. Webean oinarritutako informazioa bilatu, aukeratu eta sailkatzea, kanpoko irizpideak erabiliz iturriak baliozkoak diren edo ez zehazteko.

A3.6. Jarduerak edo proposamenak ezarritakoaz haratago joatea, bere interesek eraginda.

C2.2. Informazioaren erabilerari buruzko arauak betetzea, eta, bereziki, bideo, audio, kanta eta monografien jabetza intelektualari dagokionez.

C2.3. Webean informazioa erabiltzeari dagokionez zer konbentzio dauden jakitea, egileei aitorpena eman eta iturriak behar bezala aipatzeko.

  • Iberiar penintsulako ibai nagusiak ezagutzen ditu eta mapan koka ditzake.

  • Espainiako eta Portugalgo ibaiei buruzko mapa kontzeptual bat egin dezake, itsasoratzen diren lekuaren arabera.

  • Multimedia-baliabideak erabiltzen ditu gelako lanak osatzeko.

* "Eskola 2.0" proposamenean Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako IKT gaitasunei buruz adierazitakoaren barruko itemak. Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata: Irakasleentzako eta ikasleentzako IKT gaitasunen mapa.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta eta Mª Cristina Pérez Pietri
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest