3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
Menditik itsasora: Euskadiko eta munduko ibaiak
2. Etapa
7 de 27
0%

2. Etapa

Iberiar penintsulako ibaiak

Iberiar penintsulako ibaiak, oro har, ez dira emari handikoak, euria gutxi eta irregulartasunez egiten duelako. Tajo da ibairik luzeena; Terueletik gertu jaiotzen da, eta Lisboan itsasoratzen da... 1.000 km egin ondoren! Iberiar penintsulako beste ibai garrantzitsu batzuk ere ezagutuko dituzue etapa honetan.

4. jarduera. Aurkitu Google Earthen ibai hauen bokalea: Tajo, Duero, Ebro, Miño, Guadiana, Guadalquivir, Júcar, Segura eta Nerbioi.  Erabili posizio-markak () ibaiak non itsasoratzen diren adierazteko, eta haiek izendatzeko.

5. jarduera. Sortu ibai horiei buruzko mapa kontzeptual bat, Cmap Tools tresnarekin (http://cmap.ihmc.us/). Mapa horretan aurrez aurkitu dituzuen ibai guztiek agertu behar dute, itsasoratzen diren lekuaren arabera, adibide honetan ikus daitekeen moduan:

Gogoratu sarean dauden era guztietako baliabideekin osa dezakezuela mapa.

6. jarduera.  Erabili aurrez sortu dituzuen posizio-markak, zuen mapa kontzeptualak "geolokalizatzeko". Kode hau erabil dezakezue horretarako:

<a href="helmuga">edukia</a>

Helmugak zuen mapa kontzeptualaren URLa adierazten du, eta edukiak, berriz, lotura-hitzak adierazten ditu.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta eta Mª Cristina Pérez Pietri
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest