1. Ariketa
Euskadiko ibai bat kokatzea Google Earthen
Lehenengo etapan, Euskaditik igarotzen den ibai hauetakoren bat aukeratu behar dute ikasleek taldeka: Oria,
Urola, Deba, Nerbioi, Baia, Zadorra. Bat aukeratu ondoren, talde bakoitzak Google Earthen kokatu beharko du.
Google Earthen puntu bat kokatzeko, haren leiho nagusiaren gainean agertzen diren posizio-markatzaileak
erabiliko ditugu:
Markatzailea maparen gainean jarriko dugu, eta, leiho berrian, ibaiaren izena idatziko dugu:
Leiho horretan, deskribapen bat idatz daiteke markatzailearen, eta Google Earthen hautatzen dugun bakoitzean
agertuko da. Aurrerago, leiho horretan, ikasleek sortutako wikiaren lotura gehituko dugu.