3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
Menditik itsasora: Euskadiko eta munduko ibaiak
Ikasgelako programazioa
24 de 27
0%

Ikasgelako programazioa

MAILA

IRAKASGAIA

GAIA

IZENBURUA

IRAUPENA

Lehen Hezkuntzako 5. maila

Ingurunearen ezaguera

Munduko ibaiak eta aintzirak

Menditik itsasora: Euskadiko eta munduko ibaiak.

4-5 saio (4-5 ordu)

UNITATE DIDAKTIKOAREN DESKRIBAPENA

Proposamen didaktiko honekin, Euskadiko eta munduko ibai nagusiak ezagutuko dituzte ikasleek. Proposamenak Earthquest-forma du; hau da, bidaia birtual bat egiten du Google Earthen bidez. Ikasleek hiru "proba" edo "etapa" egin behar dituzte guztira. Ingurune hurbilenetik hasiko dira, hau da, Euskaditik, eta munduko zenbait herrialdetan amaituko dute.

Proposamen didaktiko honen helburua da lankidetza eta talde-lana sustatzea. Horregatik, jardueretako bi taldeka egingo dira. Bestalde, proposamen honek lau IKT tresna integratzen ditu, geografiako gai bat zenbait ikasketa-estrategiarekin lantzeko.

Eartquestaren azken emaitza Google Earthen fitxategi bat da, eta ikasitako ibai guztiak kokatuta egongo dira bertan.

CURRICULUM-EDUKIAK
  • Euskadiko eta munduko ibaiak.
  • Talde-lana. Berdinen artean elkarlanean aritzeko estrategiak garatzea.
  • Sarean informazioa bilatzea eta hautatzea, etiketen bidez eta web 2.0ko beste baliabide batzuen bidez.
IKASKUNTZA-HELBURUAK
  • Euskadiko, Iberiar penintsulako eta munduko ibai nagusiak ezagutzea.
  • Euskadiko ibai bati buruzko wikia egitea taldeka.
  • Iberiar penintsulako ibaiei buruzko mapa kontzeptual bat egitea banaka.
  • Munduko ibaiei buruzko argazki-erakusketa bat aurkeztea.
  • Google Earthen fitxategi batean ikasitako ibai guztiak "geolokalizatzea".
  • IKT tresnak erabiltzen ikastea: Google Earth, Wikispaces, Cmap Tools eta Flickr.
IKT GAITASUN OROKORRAK*

F2. IKTak erabiltzea informazioa bilatzeko, aukeratzeko eta aztertzeko.

F3. IKTak erabiltzea testu-informazioa prozesatzeko.

F5. IKTak erabiltzea multimedia-informazioa prozesatzeko.

F6. IKTak erabiltzea beste pertsona batzuekin komunikatzeko.

A1. Komunikatzea eta lankidetzan jardutea.

A2. Ingurune birtualetan moldatzen jakitea.

A3. Informazioa kudeatzea, sortzea eta ebaluatzea.

C1. Informazioaren pribatutasunari buruz hausnartzea.

C2. Jabetza intelektuala aintzat hartzea.

*"Eskola 2.0" proposamenean Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako IKT gaitasunei buruz adierazitakoaren barruko itemak. Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata: Irakasleentzako eta ikasleentzako IKT gaitasunen mapa.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta eta Mª Cristina Pérez Pietri
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest