3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
Menditik itsasora: Euskadiko eta munduko ibaiak
Ikasgelako programazioa
27 de 27
0%

Ikasgelako programazioa

3. jarduera. Munduko ibairik luzeenak "geolokalizatzea". Argazki-erakusketa bat sortzea.

Proposamen didaktiko honetako azken jardueran, ikasleek ibilbide bat egin beharko dute argazkiekin munduko ibairik ezagunenetan zehar. Gela taldetan banatuko da, eta talde bakoitzak argazki-erakusketa bat egingo du Flickr erabiliz. Jarduera honetan aurrekoetan baino gehiago hausnartu beharko dute ikasleek, eta ingurunearen ezaguerako eskoletan arte-ikasgaietako edukiak sartuko dira.

Arloko gaitasun espezifikoak

IKT gaitasun espezifikoak*

Ebaluazio-irizpideak

Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin interakzioa izateko gaitasuna

  • Informazioa bilatzea, aukeratzea, erregistratzea, tratatzea eta aztertzea, zenbait teknika eta estrategia erabilita: ahozkoak, idatzizkoak, ikus-entzunezkoak, digitalak edota multimediakoak.
  • Pertsonek ingurune fisikoan duten eragina: haien kokalekuak, jarduera eta ingurune fisikoan egiten dituzten aldaketak.

Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala

  • Informazioaren tratamenduko trebetasunak; informazioa bilatzea, lortzea, prozesatzea eta jakinaraztea, eta informazio hori jakintza bihurtu ahal izatea.

Kultura- eta arte-gaitasuna

  • Kultura- eta arte-adierazpenak ezagutzea, ulertzea, aintzat hartzea eta kritikoki baloratzea.

Ikasten ikasteko gaitasuna.

  • Jakitea zer dakigun, nola ikasten den eta nola egiten den aurrera ikasketetan.
  • Teknikak garatzea arreta jartzeko, kontzentratzeko, oroimenerako, hizkuntzaren ulermenerako eta adierazpenerako, lan intelektualerako, lorpen-motibaziorako, talde-lanerako, autoebaluaziorako...

F2.1. Interneteko zerbitzuak erabiltzea (web-bilatzaileak eta beste batzuk), informazioa bilatzeko.

A2.1. Ingurune birtual bat maneiatzen hastea eta ingurune horietako oinarrizko eragiketak ikasteko gai izatea.

A3.3. Webean oinarritutako informazioa bilatu, aukeratu eta sailkatzea, kanpoko irizpideak erabiliz iturriak baliozkoak diren edo ez zehazteko.

A3.6. Jarduerak edo proposamenak ezarritakoaz haratago joatea, bere interesek eraginda.

C2.2. Informazioaren erabilerari buruzko arauak betetzea, eta, bereziki, bideo, audio, kanta eta monografien jabetza intelektualari dagokionez.

C2.3. Webean informazioa erabiltzeari dagokionez zer konbentzio dauden jakitea, egileei aitorpena eman eta iturriak behar bezala aipatzeko.

  • Munduko ibairik luzeenak ezagutzen ditu eta mapan koka ditzake.

  • Trebetasunez erabiltzen ditu markatzaile sozialak.

  • Argazkiaren balio artistikoa ikusten du, eta beste errealitate batzuk adierazteko balio duela ulertzen du.

* "Eskola 2.0" proposamenean Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako IKT gaitasunei buruz adierazitakoaren barruko itemak. Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata: Irakasleentzako eta ikasleentzako IKT gaitasunen mapa.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta eta Mª Cristina Pérez Pietri
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest