1. Etapa
Euskadiko ibaiak
|
Zein dira Euskadiko ibairik garrantzitsuenak? Non itsasoratzen dira? Zer ezaugarri dituzte? Bidaia
honen lehenengo etapan, pixka bat hobeto ezagutu ahal izango duzue zuek bizi zareten lurraldea. Euskadiko ibai nagusiak ezagutuko
dituzue, eta wiki bat sortuko duzue elkarrekin lan eginez.
|
1. jarduera. Ireki Google Earth programa, eta aurkitu ibai hauek: Oria, Urola, Deba, Nerbioi,
Baia, Zadorra. Erabili posizio-markak (
) ibaiak aurkitzeko eta izendatzeko.
Aholkua: zailtasunak badituzue ibaiak aurkitzeko
Google Earthen, informazio gehiago bila dezakezue Interneteko zenbait web-orritan, adibidez, Wikipedian (http://es.wikipedia.org).
2. jarduera. Taldeka, aukeratu aipatutako ibaietako bat. Wikispaces zerbitzuarekin (http://www.wikispaces.com), egin ibai horri buruzko wiki bat. Wikiak
ezin ditu 400 hitz baino gehiago izan, eta galdera hauei erantzun behar die:
-
Non jaiotzen da eta non itsasoratzen da ibaia?
-
Zenbat kilometro ditu?
-
Zer hiritatik igarotzen da?
-
Zein dira haren ibaiadar nagusiak?
-
Zer berezitasun ditu?
Gogoratu irudiekin, bideoekin eta audio-pistekin osa dezakezuela wikia.
3. jarduera. Erabili aurrez sortu dituzuen posizio-markak, zuen wikiak "geolokalizatzeko". Kode hau erabil
dezakezue horretarako:
<a href="helmuga">edukia</a>
Helmugak zuen wikiaren URLa adierazten du, eta edukiak, berriz, lotura-hitzak adierazten ditu.