3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
Menditik itsasora: Euskadiko eta munduko ibaiak
Ikasgelako programazioa
25 de 27
0%

Ikasgelako programazioa

1. jarduera. Euskadiko ibaiak "geolokalizatzea". Wiki bat egitea.

Lehenengo jarduera honetan, Euskadiko ibaien ezaugarriak eta kokapena ezagutzera gonbidatuko ditugu ikasleak. Google Earthen ibaiak aurkitu ondoren, ikasleek wiki bat egingo dute taldeka, eta wiki horretan multimedia-informazioa jarri ahal izango dute.

Arloko gaitasun espezifikoak

IKT gaitasun espezifikoak *

Ebaluazio-irizpideak

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

  • Hizkuntza erabiltzea ahoz nahiz idatziz komunikatzeko, errealitatea adierazteko, interpretatzeko eta ulertzeko, eta jakintza sortzeko eta komunikatzeko.
  • Ahozko nahiz idatzizko hizkuntza ongi erabiltzea zenbait testuingurutan.

Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin interakzioa izateko gaitasuna

  • Ezagutza zientifikoaren jarrerak eta ohiturak garatzea eta aplikatzea: arazoak identifikatzea eta planteatzea, behatzea, aztertzea, esperimentatzea, emaitzak jakinaraztea, zenbait testuingurutan aplikatzea...

Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala

  • Informazioaren tratamenduko trebetasunak; informazioa bilatzea, lortzea, prozesatzea eta jakinaraztea, eta informazio hori jakintza bihurtu ahal izatea.

Ikasten ikasteko gaitasuna.

  • Teknikak garatzea arreta jartzeko, kontzentratzeko, oroimenerako, hizkuntzaren ulermenerako eta adierazpenerako, lan intelektualerako, lorpen-motibaziorako, talde-lanerako, autoebaluaziorako...

F2.1. Interneteko zerbitzuak erabiltzea (web-bilatzaileak eta beste batzuk), informazioa bilatzeko.

F2.4. Informazioa modu logikoan antolatzea, karpetatan eta azpikarpetatan, fitxategiei izen egokia emanda eta mota batekoak eta bestekoak bereizita.

A2.1. Ingurune birtual bat maneiatzen hastea eta ingurune horietako oinarrizko eragiketak ikasteko gai izatea.

A3.3. Webean oinarritutako informazioa bilatu, aukeratu eta sailkatzea, kanpoko irizpideak erabiliz iturriak baliozkoak diren edo ez zehazteko.

A3.6. Jarduerak edo proposamenak ezarritakoaz haratago joatea, bere interesek eraginda.

C2.2. Informazioaren erabilerari buruzko arauak betetzea, eta, bereziki, bideo, audio, kanta eta monografien jabetza intelektualari dagokionez.

C2.3. Webean informazioa erabiltzeari dagokionez zer konbentzio dauden jakitea, egileei aitorpena eman eta iturriak behar bezala aipatzeko.

  • Euskadiko ibai nagusiak ezagutzen ditu.

  • Kantauri itsasoan itsasoratzen diren ibaien ezaugarriak identifikatzen ditu.

  • Interneten informazioa bilatzen du, eta informazio hori laburbiltzen du.

  • Wiki bat egin dezake, sarean lortutako informazioa erabilita.

  • Trebetasunez konbinatzen du multimedia-informazioa: testua, irudiak, bideoak...

* "Eskola 2.0" proposamenean Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako IKT gaitasunei buruz adierazitakoaren barruko itemak. Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata: Irakasleentzako eta ikasleentzako IKT gaitasunen mapa.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta eta Mª Cristina Pérez Pietri
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest