3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
Geoedukien jarduera. Abenturak GPSarekin
3. Ariketa
9separador_indice_X_de_N31
0%

3. Ariketa

Banatu ikasleak lantalde txikietan.

1. urratsa: egitekoen banaketa

Lantalde batzuk osatuko ditugu. Ideia-jasatik eta argazkitan jaso nahi dituzten elementuetatik abiatuta, taldetan banatuko ditugu ikasleak. Elementu jakinen argazkiak egiteko ardura hartuko du ikasle bakoitzak. Esaterako, talde batek udaletxeko eta herriko plazako argazkiak egin ditzake, beste batek elizako eta haren inguruetakoak, hirugarren taldeak monumenturen baten argazkiak egin ditzake, etab.

2. urratsa: erregistroa

Argazkiak bidali, komentarioak egin eta Locr zerbitzuko funtzio gehienak erabiltzeko, erregistratu beharra dugu. Aplikazioan kontu bat irekitzeko eskatuko diogu lantalde bakoitzari. Urrats hauen egin behar dira zerbitzuan erregistratzeko:

  • Sartu Sign up for free eremuan (erregistratu doan).

  • Bete erregistro-formularioa Idatzi erabiltzaile-izen berri bat eta pasahitz berri bat. Pasahitzak mekanografia-akatsak izan ez ditzan, bi aldiz sartu beharko da. Izartxoa daukaten eremuak soilik dira derrigorrean betetzekoak: erabiltzaile-izena, pasahitza, posta elektronikoa eta herrialdea.

Formulario

  • Derrigorrezkoa da herriaren izena eta posta-kodea adieraztea, bai eta zabaltzen den zerrendatik hiriaren izena hautatzea, maparen erdian. Hori eginez, egiaztatu nahi da gizaki bat ari dela formularioa betetzen, eta ez datuak maulaz eskuratzeko asmoa izan dezakeen robot bat.

Formulario

  • Posta-helbidea zuzen adierazi dela egiaztatzeko, posta-mezu bat iritsiko da adierazi dugun posta-kontura. Klik egin behar da mezuan azalduko den estekan Click here (klik egin hemen).

Confirmar alta

3. urratsa: erabili behar den gailua

Gure ikasleek gailu eramangarriak erabil ditzaten nahi badugu, terminalean instalatu behar dugu programa aldez aurretik; horretarako, Locr zerbitzuaren web-orrira sartu behar dugu terminal horretatik eta handik egin deskarga.

Gailu mugikorrak Interneterako konexioa izan behar du. Halakorik ez badugu, argazki-kamera batekin egin dezakete itzulia, eta eskolara itzultzean igo ditzakete argazkiak, ikasgelatik konektatuz zerbitzura.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Roser Vives eta Mª Cristina Pérez
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable