3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
Geoedukien jarduera. Abenturak GPSarekin
Ikasgelako programazioa. Jarduera sekuentzia Woices-ekin
27separador_indice_X_de_N31
0%

Ikasgelako programazioa. Jarduera sekuentzia Woices-ekin

MAILA

IRAKASGAIA

GAIA

IZENBURUA

IRAUPENA

Lehen Hezkuntzako 5. maila

Ingurunearen ezaguera

Kokapen geografikoa

Abenturak GPSarekin II

3 saio (3 ordu)

UNITATE DIDAKTIKOAREN DESKRIBAPENA

Balio historikoak dituzten lekuak aztertzeko proposatzen zaie ikasleei. Taldeka, leku horri buruzko informazioa eman dezakeen pertsona bat elkarrizketatuko dute. Elkarrizketa gailu eramangarri baten (eskuko telefonoa edo MP3-a) edo ordenagailu normal batekin grabatu ondoren, Woices zerbitzua erabiliko da elkarrizketaren eta gertakarien lekuak lokalizatzeko.

CURRICULUM-EDUKIAK
  • Leku jakin batean gertatutako gertakari historikoak.
  • Ahozko hizkuntzak duen balioa herri/kultura baten historia transmititzeko.
  •  Elkarrizketa, ikerketa-tresna den aldetik.
  • Lokalizazioko 2.0. zerbitzuak (Woices).

IKASKUNTZA-HELBURUAK

  • Gure inguruan gertatutako testuinguru eta gertakari historiko jakin bati buruzko ikerketa egitea.
  • Elkarrizketa bat prestatzea eta egitea leku jakinen bateko historiari buruzko aditu bati edo adineko pertsona bati.
  • Woices tresna erabili elkarrizketa lokalizatu eta konpartitzeko.

IKTko GAITASUN OROKORRAK*

F1. Oinarrizko hardware-baliabideak erabiltzea.

F5. IKTak erabiltzea multimedia-informazioa prozesatzeko.

F6. IKTak erabiltzea beste pertsona batzuekin komunikatzeko.

A1. Komunikatu eta lankidetzan jardutea.

A5. Mundu erreala ulertzea, esploratzea eta bertan moldatzen jakitea.

C1. Informazioaren pribatutasuna aintzat hartzea.

*Eskola 2.0 proposameneko IKT gaitasunei dagozkien itemak, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat. Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata: Irakasleentzako eta ikasleentzako IKTko gaitasun-mapak: http://www.eskola20.org/formacion/mapa_competencial_TIC.pdf.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Roser Vives eta Mª Cristina Pérez
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable