1. Jarduera, 1. eta 2. Ariketak
1. ARIKETA Leku interesgarriak identifikatzea
Sekuentziari ekiteko, ikasleei esango zaie beren auzo, herri edo hiriko leku nabarmenak zehazteko, arrazoi bereziren
batengatik garrantzitsuak diren neurrian.
Inguruko lekuak ikertu behar dituzte: plazak, kaleak, elizak, iturriak, zubiak, lorategiak, parkeak, dorreak, gazteluak...
Leku horiei buruz dakitena baino gehiago jakiteko gogoa izan behar dute, eta beren inguruko pertsona nagusiek horiei
buruz kontatzen eta gogoratzen dutena jasotzekoa.
Pertsona nagusiek esaten dietenarekin, beren herriari buruzko audio-gida bat egingo dute. Hautatu dituzten lekuak nabarmenduko
dituzte gida horretan.
2. ARIKETA Solaskideak lokalizatzea
Lantalde txikiak antolatuko ditugu-
Talde bakoitza pertsona nagusien zerrenda bat egiten saiatuko da, 1. ariketan zehaztu dituzten lekuei buruzko informazioa
eman dezaketen neurrian.
Aitona-amonak, izeba-osabak, senideak, auzokoak edo bestelako pertsonak egokiak dira lan horiek egiten laguntzeko eta
beren ikuspuntua emateko.
Esate baterako, herriko plazan dagoen monumentuko pertsonaiaren berri zuzena eman diezaieke ikasleei adineko pertsonaren
batek, edo beste pertsonaren batek azal diezaieke zerbarako balio zuten gerra zibileko aire-erasoen aurkako babesak, edo herriko
ibaia zeharkatzen duen zubia nola eraiki zen azal dezake beste norbaitek.