3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
Geoedukien jarduera. Abenturak GPSarekin
Geoedukiak
31separador_indice_X_de_N31
0%

Geoedukiak

Logotipo Sekai Camera

Gehiago jakiteko: “geoedukiak”, Sekai Camera-ren bidez handituz errealitatea.

Errealitate handitua esaten zaio ingurune eta denbora errealak begiratzeko modu bati, teknologiaren laguntza baliatzen duena elementu birtualekin.

Ezaugarri horiek ditu, hain justu, Sekai Camera aplikazioak, eta, horren bidez, espazio birtualean dauden “ aerotag” edo etiketak koka daitezke. “ Aerotag” horiek testu-edukiak, audioak, irudiak edo bideoak izan ditzakete erantsita, eta haiek irudi errealekin konbinatzeko edo haien gainean jartzeko aukera dago.

Geolocalización

Esate baterako, pertsona batek desfile bat grabatu dezake Madrilgo Prado pasealekuan. Ekintza horren lokalizazio geografikoa egin eta "aeroetiketa" moduan igo dezake tresna horren web-orrira. Hori egin ondoren, Prado pasealekuko leku horretatik edo gertutik igarotzen den edozein erabiltzailek entzun edo ikus dezake bere gailu eramangarrian ekintza hori kontatu, argazkian hartu edo filmatu zuen pertsonak ikusi edo entzun zuena, erabiltzaileak egun ikusten duen irudi errealaren gainean jarrita.

Informatika-programa bat da Sekai Camera, eta gailu eramangarri adimentsuetan (“ smartphones” ) soilik erabil daiteke, baldin eta Android eta iOS sistema eragileak erabiltzen badituzte (Iphone gailuek darabiltenak dira).

Programa horren bidez, edonork sor ditzake errealitate handituko edukiak, “aerotag” edo “airetiketak” erraz eta intuizioz esekiz. Gainerako erabiltzaileek eseki dituztenak ikusteko aukera dugu. Ikertu nahi dugun eremua mugatzeko filtroak adierazi behar ditugu. Irudizko distantzia bat markatu behar dugu, egun jarrita gauden lekuaren zirkunferentzia birtuala adieraziko duena.

Klik eginez gero "airetiketa" edo "aerotag" batean, hau ikusiko dugu:

  • "Airetiketak" edo "aerotagak" daraman informazioa.
  • Objekturaino iristeko bidea adieraziko digun mapa bat.

Horrez gain, aukera izango dugu komentarioren bat uzteko, testu-formatuan, irudi moduan, audio-formatuan edo bideoan.

Jarduera-proposamenak

Sekai Camera programa baliatuz, bi jarduera-mota egin ditzakegu ikasleekin: gure inguruko flora azter dezake batak, eta besteak, berriz, herriko garbiketa.

Inguruko flora

Gure inguruko floraren elementuren bati erreparatu behar diogu: landare bat, zuhaixka bat edo arbola bat. Taldeka antolatuko ditugu ikasleak. Aukeratu duten elementuaren jarraipena egingo du talde bakoitzak.

Astero, landare, zuhaixka edo arbolaren argazki bat egin behar dute. Sekai Camera programaren bidez, "airetiketa" bat egin behar dute, eta irudia argitaratu, ikusi dutenaren komentario bat txertatuz.

Horrela jokatuta, lehen, bigarren eta ondorengo asteetako "airetiketak" izango ditugu, eta, horrenbestez, landareak ikuskapen-aldian izan duen bilakaera ikusteko moduan izango gara.

Aztertu duten landarediaren elementuen hazkundea ikusteko aukera izango dute ikasleek, eta inguru horretatik igarotzen diren erabiltzaile guztiek ikus dezakete hazkunde hori, baldin eta Sekai Camera programako errealitate handitua aplikatzen badu bere “ Smartphonean”.

Gure herriko garbiketa

Ikasleei proposatuko diegu beren herriko garbitasuna azter dezatela eta garbitasun hori handitzeko proposamenak egin ditzatela.

Lantaldeak egingo ditugu. Lantalde bakoitza auzo edo kaleren batera joango da. Tokatu zaien zonaldera joateko esango diegu, eta ikusten badute lekuren bat ez dagoela behar bezain garbia, leku horren argazkia ateratzeko. Argazki hori Sekai Camera programaren bidez igo eta komentatuko dute sarean.

Jardueraren bigarren zatian, ikaskideek landu dituzten auzo edo kaleak bisitatzera joango dira lantaldeak. Aurreko asteetan argitaratu dituzten "airetiketa" guztiak bilatu eta identifikatu behar dituzte. Haiek guztiak lokalizatu ondoren, egoera hobetzeko proposamenak egin ditzakete komentarioen bidez: eskutitzak idatzi udalari, garbitasun-kanpainak egin auzoan, beraiek egin garbiketa-lanak, etab.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Roser Vives eta Mª Cristina Pérez
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable