Ikasgelako programazioa, 1. Jarduera
1. jarduera Leku interesgarriak identifikatzea eta solaskideak topatzea.
Sekuentziaren lehen zatia izango da ikasleei esatea beren auzo, herri edo hiriko leku nabarmenak zehatz
dezaten, arrazoi bereziren batengatik garrantzitsuak diren neurrian. Intereseko lekua hautatu ondoren, ikasleen ezaguna den
pertsonaren bat bilatu behar dute, hautatu duten lekuari buruzko informazioa eman dezakeena.
ARLOKO GAITASUN espezifikoak
| IKTko GAITASUN espezifikoak*
| EBALUAZIO-IRIZPIDEAK
|
Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
- Egoki erabiltzen du ahozko hizkuntza, bai komunikazio-bitarteko gisa, bai ingurunea ezagutzeko baliabide gisa.
Mundu fisikoa eta natura ezagutzeko eta harekin elkarreragiteko gaitasuna.
- Ulertzen ditu gertakari historikoak eta historiaren eta lurraldearen arteko harremana.
Gizarte- eta hiritar-gaitasuna
- Ulertzen du bizi duen errealitate sozial eta historikoa.
Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
- Taldean lan egiteko trebetasuna eta zailtasunak taldean konpontzekoa.
|
A1.3. IKT berariazkoak baliatzea ikaskideekin lankidetzan aritu eta taldean lan
egiteko.(1,3,4,6,7).
C3.2. Errespetuzko jarrera izatea norberaren ideiak eta pentsamoldeak adieraztean eta gainerako pertsonei buruzko iritziak
ematean, bai linean, bai lineaz kanpo. (1, 3,4,7). A5.1. Batez ere irudien eta soinuen bidez, eta heldu baten
laguntzaz, munduko gaiak esploratzeko eta/edo aukera ematen duten IKT baliabideak erabiltzea. (3,4).
|
- Adineko pertsonek eta adituek lekuan lekuko memoria gordetzen laguntzen duela aitortzen du.
- Elkarrizketak prestatzeko lanetan, alderdi nagusiak eta bigarren mailakoak bereizten ditu.
- Interes historikoa duten lekuak bereizten ditu bere ingurunean.
|
*Eskola 2.0 proposameneko IKT gaitasunei dagozkien itemak, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat.
Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata: Irakasleentzako eta ikasleentzako IKTko gaitasun-mapak.